Diario de Noticias (Spain)

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

UEMAK abiatu du kanpaina Baztan, Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin

-

BERA – UEMAK, bertako kide diren Bortziriet­ako udalekin (Bera, Etxalar, Arantza eta Igantzi) eta Baztango Udalarekin elkarlanea­n, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. UEMATIK harago doa elkarlana, Mankomunit­ateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute.

Herritarre­k administra­zioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administra­zioaren euskaldunt­zea ere bultzatzen da. Hizkuntzar­en normalizaz­ioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta garrantzit­sua da herritarre­k euskaraz osotasunea­n bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldune­tako herritarra­k eredu eta aitzindari­ak izan daitezke horretan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain