Diario de Noticias (Spain)

Tantirudan­tza jaialdia igandean izanen da Lesakan

Herrikoeki­n batera, Bera, Zumaia, Ibarra eta Lezoko ehun dantzari inguru espero dituzte

-

LESAKA – Lesakako Tantirumai­ru euskal folklore taldeak antolatuta­ko Tantirudan­tza jaialdia eginen dute apirilaren 22an. Herriko dantzari ttikiekin batera, Berako Gure Txokoa, Zumaiako Txori Txiki, Ibarrako Alurr eta Lezoko Murixka taldetakoa­k izanen dira. “Denera ehun dantzari baino gehiago espero ditugu”, adierazi du Garbiñe Sarasola, Tantirumai­ru euskal folklore taldeko arduraduna­k. Kontuak galduak badituzte ere, hogei urte baino gehiago daramazkit­e jaialdia antolatzen. “Hasieran jaialdi handi batekin hasi ginen –dio Sarasolak–, baina gero zerbait xumeagora jo genuen eta azken urteetan egitura hori errepikatu dugu”.

Igandean, 10.00etan taldeei ongietorri­a egin ondotik, karrikaz karrika ibiliko dira, bakoitza bere ibilbidea eginez eta beraien dantza saioak eskainiz. 12.15ean Zubigainek­oa eskainiko dute herriko dantzari ttikiek Onin erreka bazterrean eta gero, plazan eginen dute jaialdia talde guztiek batera. Emanaldi horren ondotik, kanpoko taldeetako dantzari ttikiek herrikoen etxe eta elkartetan bazkalduko dute. Arduradun eta musikariek, berriz, elkarrekin bazkalduko dute. Bazkalondo­an, 17.30ean Ttipika dantza gidatuak izanen dira plazan (euria eginen balu frontoian). MUSIKA GEHIAGO Igandean, dantzariek­in batera ibiliko diren musikarien­ak ez dira izanen asteburuko doinu bakarrak. Larunbatea­n 17.30ean Txamukos Mariatxiak aditzeko aukera izanen dute Andra Mari Zahar-etxeko bizilagune­k. Gainera, Txamezan mukos taldeareki­n afari mexikarra ere izanen dute Irubide jatetxean.

Egun berean, larunbat arratsalde­ko 7.30ean, Erronkarik­o Julian Gayarre abesbatzar­en emanaldia antolatu du Lesakako Abesbatzak elizan, udalaren laguntzare­kin. abestuko dute eta ondotik kontzertua eskainiko dute. Gero, ekainaren 17an, Lesakako Abesbatza Erronkarir­a joanen da bertze kontzertu bat ematera eta honekin bukatuko dira bi abesbatzak elkarrekin egin behar dituzten ekitaldiak.

 ?? Argazkia: A. Arotzena ?? Tantirumai­ru taldeko dantzariak, duela bi urteko Tantirudan­tzan.
Argazkia: A. Arotzena Tantirumai­ru taldeko dantzariak, duela bi urteko Tantirudan­tzan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain