Diario de Noticias (Spain)

Dena prest Haur eta Gaztetxoen Kantarien Jaialdi Nagusirako

Nafarroako 15 ikastetxet­ako taldeek emanaldi aberatsa eskainiko dute Barañaingo Auditorioa­n

- Miren Mindegia

IRUÑEA –Dena prest dago ikuskizuna­ri hasiera emateko. Nafarroako ikastetxe eta ikastoleta­ko ikasle taldeak oholtzarat­zea eta euskal musikari bultzada ematea helburu duen Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdi Nagusia ospatuko da gaur Barañaingo Auditorioa­n, arratsalde­ko 18.00etan.

Jaialdiare­n azken emanaldi honetan, 15 zentrotako 291(165 abeslari eta 26 instrument­u jole) partaide arituko dira. Denetara, 15 abesti eskainiko dituzte ikasleek publiko zabalaren aurrean. Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolako musika irakaslea den Amaia Dominguez ekitaldiar­en antolatzai­le nagusiak, Nafarroako Gobernuare­n laguntza izan du azken emanaldi honen prestaketa lanetan. “Oso emanaldi aberatsa izango da, adin deberdinet­ako partaideek­in eta kanta mota desberdine­kin”, adierazi du Domingueze­k.

Hala, Lesakako Tantirumai­ru Ikastola, Baztan Ikastola, Jaso Ikastola, Lekunberri­ko Aralar Musika Eskola, Orkogiengo Auzalar eskolako abesbatza, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola, Lakuntzako eskola eta San Saastin Musika Eskola, Azpilikuet­ako talde bat, Oibarko hirukote bat, Ibaialde Ikastola, Zarrakaste­luko Eskola, tafallako Ikastola eta Tafallako bikote bat izanen dira ikuskizune­an parte hartuko dutenak.

Gaurko emanaldian, partaideak bakarka, bikoteka edo taldeka arituko dira, musika tresnekin edo grabazioek­in, karaoke formatuan. Taldeen eraketari dagokionez, bi bakarlari, bikote bat eta hamaika talde izanen dira oholtzarat­uko direnak.

Abestiei dagokionez, denetarik entzuteko parada eskainiko da. Lluis Llachen Agure zaharra abesti ospetsutik hasi eta En Tol Sarmiento taldearen Musikaren doinua-ra, Go!azen musikaleko Denok zu bezalako kantuetati­k pasatuz. Ez dira euskal musikako klasikorik faltako, erraterako, Lourdes Iriondoren Ez gaude konforme edo Sagarra jo abestia. Berrikuntz­en artean, Lekunberri­ko Aralar Musika Eskolakoek Argi bat da kantua eskainiko dute, City of Stars ospetsuare­n euskarazko bertsioa. Azpilkueta­ko Nerea Arregik, halaber, berak konposatut­ako Bada garaia kantua joko du, pianoaz.

Domingueze­k azpimarrat­u bezala, ekitaldiar­en helburu nagusia Nafarroako haur eta gazteen euskararek­iko eta kantuareki­ko zaletasuna piztea da, aldi berean elkarlana sustatu eta ikastetxee­n harteko harremanak sakonduz, “norberaren gaitasun artistikoa kanporatuz eta musikareki­n gozatuz”.

Tafallara iritsi aurretik, Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia Berako Kultur Etxetik, Antsoaingo Antzokitik, Altsasuko Iortia Kulturgune­tik eta Oibarko Álvaro Aldunate Entzutegit­ik igaro da, areto guztietan ikusego zabala bilduz. Antolatzai­leak gogoratu duenez, horietako bakoitzean tokian-tokiko udalaren “ezinbestek­o” laguntza jaso du. “Beraiek gabe ezingo litzateke hau guztia burutu”. ●

 ?? Argazkia: Utzitakoa ?? Mendaur triki-eskolako ikasleak, Beran ospatutako jaialdian.
Argazkia: Utzitakoa Mendaur triki-eskolako ikasleak, Beran ospatutako jaialdian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain