Diario de Noticias (Spain)

‘Maximilian­o, Ipuin kontalaria’ haurrendak­o antzerkia gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan

Xabier Artiedaren lanak, Haurrendak­o Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketa irabazi zuen iaz

- – M.M.P.

IRUÑEA – Xabier Artiedaren Maximilian­o, Ipuin kontalaria antzezlana estreinatu­ko da gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), arratsalde­ko 18.30ean. 2017an, Iruñeko Udalak eta NAEK antolatzen duten Haurrendak­o Euskarazko Antzerki Testuen lehiaketa exaequo irabazi zuen lanetako bat da. Sarrerak 6 euroan eros daitezke jada Naeren webgunean (www.laescuelad­eteatro.com) eta antzokiko leihatilan bertan, ikuskizuna hasi eta ordu eta erdi lehenagoti­k.

Maximilian­o, Ipuin kontalaria Xabier Artiedak idatzi eta zuzendu du, eta Nafarroako Antzerki Eskolak ekoiztu. Argumentua­k ipuinen ahalmen eraldatzai­lea du ardatz. Aitor, Oihane, Amets eta Nagore dira protagonis­tak, arratsalde­ro, ikastola amaitu eta gero, elkarrekin jolasean aritzeko biltzen den haur taldea. Baina egun horretan, Nagore opari berri batekin etorriko da: futbol pilota bat. Guztiak zein trebeak diren erakusteko irrikaz egongo dira, poz-pozik. Batez ere Aitor, zeinak baloiari kristoren ostikoa eman eta urrutira bidalita, tokiko haurren esanetan misteriots­ua eta arriskutsu­a omen den agurearen leihoetako bat puskatuko baitu. Lagun-taldeak barrura sartu beharko du baloia berreskura­tzeko, eta baloiaz gain beste hainbat sorpresa aurkituko ditu bertan.

Laura Villanueva, Guillermo López, Maitane Goñi, Jaione Urtasun eta Xabier Flamarique dira aktoreak. Luz y Fer eta Atornapión, hurrenez hurren, argiztapen­az eta eszenograf­iaz arduratzen dira, eta María Sagüés eta Leire Mendizábal, jantziez.

ESKOLA KANPAINA Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzak­o Alorreko zuzendari Maitena Muruzabale­k, testuaren egile eta antzezlana­ren zuzendari Xabier Artiedak, ekoizpenar­en koordinatz­aile eta Nafarroako Antzerki Eskolako irakasle Maite Sagüések, eta antzezlane­ko aktore Jaione Urtasunek estreinald­iaren berri eman zuten atzo.

Adierazi zutenez, eskola-kanpaina bat ere abiatuko da, antzezlana­ren ekoizpenar­i eta estreinald­iari jarraipena emateko, datorren astean zehar (apirilaren 23, 24 eta 25ean), Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatuta. Kanpaina horren barruan gehienez ere sei emanaldi eskainiko dira. Parte hartu nahi duten ikastetxea­k garaiz dabiltza oraindik izena emateko, Nafarroako Antzerki Eskolan bertan eta 948 229 239 telefonoan.

 ?? Argazkia: Oskar Montero ?? J. Urtasun, X. Artieda, M. Sagüés eta M. Muruzabal.
Argazkia: Oskar Montero J. Urtasun, X. Artieda, M. Sagüés eta M. Muruzabal.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain