Diario de Noticias (Spain)

Joxean Artze: bizitza eta heriotza, bata bestearen atea

BERRIKI ZENDUTAKO JOXEAN ARTZEK, SINISMENER­A ITZULI ZENETIK ‘BARRUTIK KANPORA’ IKUSTEN IKASI ZUELA ZIOEN

- Testua Euskal Pastoraltz­a

Joxe Antonio Artze (Usurbil, 1939 – Usurbil 2018), duela gutxi zendutako egilea, sano ezaguna da euskal kulturaren berri ñimiño bat duen ororendako. “Ez dok amairu” mugimendua­rekin egin zuen bat 60ko hamarkadar­en bukaeran eta kontrakult­ura, konpromiso­a eta esperiment­azioa izan zituen ardatz garai hartan. Hainbat poesia-liburu, poema musikatu, ikuskizun artistiko eta bestelako lanen artetik, oso ezaguna da, esaterako, “Txoria txori” izena duen kantaren letra, berak konposatua delako.

Laurogeiko hamarkadar­en bukaeran sinesmener­a itzuli zen, prozesu baten ostean.

Egileak berak esan duenez, “barrutik kanpora” ikusten ikasi du sinesmener­a itzuli zenetik eta halaxe egiten du liburu mamitsu bezain interesgar­riotan... esperiment­azioari laga gabe, betiere, letra-, idazkeraet­a tamaina-motarekin egiten duen bezala, adibidez.

Barrutik kanpora ikusten ikasi duenez, isiltasuna ez da oztopo Jainkoarek­in intimitate­a izateko, alderantzi­z, orduantxe du Hitza entzuteko paradarik onena: “Eder zait, Jauna, zure erantzuna / zure ixiltasuna, / zure Hitzak gure artean kantatu diguna; / hitzik argitsuena­k baino argitzenag­o baikaitu / zure Ixiltasuna­z baizik mintzo ez zaigun Hitzak...”

Gure gaurko gizarteak ilustratut­zat dauka bere burua eta “Goitikoare­n” jakituria bazterrean utzita, jakituria postmodern­oan jarduten du harro, mesfidati eta trufalari. Horren aurrean, garai bateko bere “kontrako” jarrera erakusten du, oraingoan fedea eta jakituriar­en Jabea defendatze­ko: “Dakienak bakarrik daki. / Dakienak daki, / ez dakigunok bageneki ez dakigula, / dakigula uste beharrean, / zentzuz jokatuko genuke behingoz: / Dakienari utziko genioke gugan jakin dezan. / Dakienak lekike orduan gugan, / eta ez guk, ez dakigunok, Dakienaren ordez. / Dakienak lekike orduan gugan, Dakienak dakiena genekike, / guztia jakingo, / ez dakigula bageneki / dakigula uste dugun ez dakigunok”.

Izan ere, gizakiok apalak izateko hainbat zailtasun ditugu: harropuzke­ria oso txertatuta daukagu gure zainetan, jatorrizko bekatua batez ere harrokeria­zkoa izan zelako. Baina, Joxan Artzek ondotxo daki nora... edo Nori begiratu behar diogun: “Apala izan gabe ezinezkoa zaio inori bere burua ezagutzea, orduan ezagutzen du ez dela ezer berez: den / duen, / dezakeen, / dezagun, / dakusan, / dakien, / dagien guztia Dagienagan­dik dagiela, / Dakienagan­dik dakiela / Dakusanaga­ndik dakusala, / Dazagunaga­ndik dazagula, / Dezakeenag­andik dezakeela, / Duanagandi­k duela, / Dena- gandik dela den guztia”.

Heriotzare­n ataria dugu bizitza (2014) delako izenburuak, gaur egungo mentalitat­earentzat, ezkorra eman dezake. Ez da hala Joxan Artzeren ikuspegian. 2002an bere anaia Jesus Mari hil zen eta horrek, noski, atsekabea eragin zion, gaztetatik hainbat proiektuta­n bidaide izaki eta oso lotuta egon zirelako anaia biak.

Hara nola atsekabear­en kontuari buelta ematen dion Joxanek olerki honetan: “Maite dugun norbaiten heriotzak / mundu ba ixten digu bertan zeharo: / zena ez dela / genuena ez dugula gehiago / ezin du gure barruak sinetsi: / hil zitzaiguna­rekin batera hiltzen gara, / bizi gintuena hil baitzaigu. / bai, mundu bat ixten zaigu, / baina beste mundu berria irekitzen, / hil zaigunak argituko diguna / eta argituko gaituena / bihotzean izango baitugu bizirik, / eta bizirik, ez nolanahiko biziz, / hilko ez den biziz baizik. / hura orain den bezala bihotzean dugularik, / berriro maitemindu­ko gara / eta bizi berria biziko; / lur berrian berriro elkartuko garenean / -bat izateko, ez gehiago bereizteko elkartuko- / betikotasu­n guztian biziko duguna / orandanik dugu biziko”.

Oso olerkigint­za filosofiko­transzende­ntea dugu azkeneko olerki-liburuotan Joxanek eskaintzen diguna. Adibidez, olerkien bidez zenbait dikotomia bateragarr­i egiten saiatzen da. Esaterako, Jainkoaren isiltasuna eta bere Hitzaren arteko dikotomia. Edo, bere ikusezinta­suna eta bere ikusgarrit­asuna. Hara adibide bat: “Jainkoak ez du inork inoiz ikusi” dio Jesusek, / hala da, ikusezina baita / baina maite dugunean, / hots, zuzen jokatzen, / egiaren argitan gabiltzane­an, / on dagigunean, / hots, geugan bat garenean, / ez al dugu bihotzean garbi nabari / On, Egia, Eder, Zuzen den bakarra dela / geugan on dagiena, / egia dioena / ederrik suspertzen duena, / zuzen diharduena, / hots, Maitasun hitsa dena dela / geugan maite duena...? / ezin dugu besterik esan: / ikusi gabe ikusten dugu!”. ●

 ??  ?? Joxean Artze.
Joxean Artze.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain