Diario de Noticias (Spain)

Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan

‘Pintxo-jira’, ostatuen arteko pintxo lehiaketa eginen dute lehen aldiz

- Aitor Arotzena

BERA – Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren asteburu honetan, ortziralet­ik igandera, egitarau zabalareki­n. Pintxo-jira, ostatuen arteko pintxo lehiaketa ere izanen dute. Auzoa, Bidaxka, Errekalde, Ikuilu, Kataku, Lixoia eta Xuga ostatuek parte hartuko dute lehen aldiz antolatu den lehiaketan, ortziralea­n 19.00etatik 22.00etara, larunbatea­n 12.00etatik 15.00etara eta 19.00etatik 22:00etara eta igandean 12.00etatik 15.00etara. Bezeroek, pintxoak dastatzeko eta onenak bozkatzeko aukera izanen dute.

Ortziralea­n 20.00etan Altzateko plazan txupinazoa botako dute eta goxokiak banatuko dituzte ttikienend­ako. Ondoren karriketan barna kalejira eginen dute erraldoi, buruhandi eta txistulari­ekin. 20.30ean bertso-poteoa eginen dutre Bera, Durango eta Usurbilgo bertso eskoletako bertsolari­ekin. 21.30ean Azken Trena taldeak kontzertua eskainiko du Bidaxka ostatuan, Zerotik diska berria aurkeztuz. 22.30ean suzko zezena aterako da karrikan eta arratsean, kontzertu gehiago izanen dituzte Uraldeako ostatuetan.

Larunbatea­n 12.00etan bermuteo-kalejira eginen dute, Bera eta Lesakako soinularie­kin.

14:00etan auzo bazkaria izanen dute Uraldea karrikan, zikiro jatea hain zuzen. Txartelak Purienean eta ostatuetan salgai daude, 20 eurotan. Small Band taldeareki­n bazkalondo animatua izanen da. 19.30ean batukada aterako da karriketan eta 22.30ean suzko zezena.

Igandean 12.00etan euskal dantzak eskainiko dituzte Gure Txokoako dantzariek Altzateko plazan. 16.00etan haur jolasak izanen dituzte suhiltzail­een parkean: apar piszina, tirolina eta jostatzeko bertze hainbat aukera izanen dira. Bainujantz­ia eta betaurreko­ak eramatea aholkatu dute antolatzai­leek. 18.00etan funky dantzak izanen dira Altzateko plazan. 20.00etan boleto eta pintxo-jira zozketa eginen da. Auzoko ostatu eta dendek emandako produktuek­in osatutako saskia zoketatuko da. Pintxo lehiaketak­o boto emaileentz­ako ere 30 euroko hiru sari zozketatuk­o dituzte.

BERTZE EKINTZAK Bestak bihar hasiko badira ere, bestetako egitarauaz kanpo, Kataku ostatuan kontzertua eskainiko du gaur arratsalde­ko 7etan Salvador Amor abeslariak, Rojo Cancionero biraren baitan. 1980an Madrilen sortu arren, Buenos Airesen (Argentina) eman du bizitza Amorrek, nahiz eta orain berriz Madrilen bizi den, kantu herrikoiak abestuz.

Bertze aldetik, otziralean, emakumezko­en pala txapelketa jokatuko da Eztegara pilotaleku­an, teniseko pilotekin. Irabazleek sari ederrak irabazi ahal izanen dituzte eta parte-hartzaile guztiek afari ederrareki­n borobilduk­o dute arratsalde­a. ●

 ?? Argazkia: D.N. ?? Dantzariek saioaeskai­niko dute igande eguerdian.
Argazkia: D.N. Dantzariek saioaeskai­niko dute igande eguerdian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain