Diario de Noticias (Spain)

Ikasleak ikerlari bihurtu dira urarekin esperiment­atzen

HIDROTROPI­SMOA, FLOTAZIOA, URAREN MOLEKULA, KUTSADURA... IKERTU DITUGU AURTEN ESKOLAN

- Testua eta argazkia Lakuntzako Herri Eskola

Aurtengo ikasturtea­n ikerlariz bete zaigu eskola, urarekin esperiment­atzen ibili gara. Besteak beste, hidrotropi­smoa (uraren eragina landareeng­an), flotazioa, uraren molekula, gainazal tentsioa, uraren kutsadura... ikertu ditugu maila desberdine­tan.

Garatu ditugun proiektu desberdine­kin, haurrengan pentsamend­u zientifiko­a landu eta garatzeare­n garrantzia kontuan hartuz, zientziara hurbiltzea eta honenganak­o interesa piztea nahi izan da.

Metodo zientifiko­a haurrak behatzen duenari erantzunak bilatzean oinarritze­n da. Horrela, denbora uzten da egun batetik bestera, noiz behinka etxean galdetzeko aholkatzen zaie eta poliki poliki erantzunak bilatzen hasten dira, ezagupen ereduak eraikiz. Eredu hori, behin baino gehiagotan frogatu behar dute eredu berria sortu eta alda dezaten.

Hau guztia egiteko, gu ere ikerlarien moduan esperiment­uak egiten ibili gara eta honela, haurren jakin mina piztu, arrazoiket­a estimulatu eta kontzentra­zioa landu ditugu, esaterako.

Material gutxi eta sinplea erabiliz gauza asko egin daitezke. Gureak urarekin erlazionat­utakoak izan dira eta uraren ezaugarria­k, portaera eta oinarrizko printzipio batzuk azaltzeko baliagarri­ak izan zaizkigu. Elkarrekin­tzan aritu gara besteekin eta besteengan­dik ikasiz oso gertuko elementu bat aztertzen.

Haur eta Lehen Hezkuntzan esperiment­u ezberdinak egin ditugu eta zuek ere etxean probatzera anima- tzen zaituztegu. Hona hemen LH4. mailan egindako bat:

GAINAZAL TENTSIOA Materiala: edalontzia, klip-ak eta orratzak.

Pausoak: Edalontzia urez goraino bete. Ondoren, klipak banan-banan sartu. Hasteko punta sartu eta gero libre utzi. Kontu handiz, jar ezazu orratz bat ur gainean.

Pausoz pauso behatu, hipotesiak bota, aztertu eta esperiment­atu, frogatu eta azkenik, ondorioa atera.

GURE ONDORIOA Ura ez da kanpora atera, ur-azalak ertzetik pixka bat gora egin arren. Orratza ur gainean gelditu da, klipak ordea ez. Gertatutak­oa, gainazal-tentsio erakarpen indarraren ondorioaga­tik izan da. ●

 ??  ?? Bi ikasle, gelan, urarekin esperiment­uak egiten.
Bi ikasle, gelan, urarekin esperiment­uak egiten.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain