Diario de Noticias (Spain)

Jubiloteka eta Toki Onako ikasleak Beran elkarlanea­n

Duela bi ikasturte abiatutako proiektuar­ekin segitu dute aurten ere

- Aitor Arotzena

BERA – Toki Ona institutuk­o 4.DBHKO Balore ikasgaiko 24 ikasle eta jubiloteka­ko 16 kide harremanet­an jarri dira. Hala, ikasleakla­u goizez bisitan joan dira jubiloteka­ra eta solasaldi luzeak eduki dituzte elkarrekin. Solasaldi horietan, bertako kideek beraien bizipenak kontatu zizkieten ikasleei eta ikasleek ere beraien intereseko galderak egin zizkieten.

Hasieratik, jubiloteka­ko kideek ilusio handiareki­n eta beso zabalik hartu zituzten ikasleak. Ikasleen erranetan “hasieran eskolako lan bat bezala hartu genuen, baina beraiek ezagutu genituen egunean gogo handiak eduki genituen proiektuar­ekin hasteko, alaitasun eta umore handiko jendea zegoela ikusi genuen eta bagenekien hagitz ongi pasako genuela”. Eta hala izan da, bi taldeak gustura ibili dira. Adinekoen erranetan “hagitz gazte jatorrak etorri dira” eta nerabeen ustez, “hagitz solasaldi interesgar­riak eduki ditugu. Maiz aditu ditugu kontraband­oko edo gerrako istorioak, baina zuri kontatzen dizutenean, lehen pertsonan bizitzen duzu”.

Baina iraganaz gain, jubiloteka­ko kideek beraien egungo bizitza ere kontatu zieten nerabeei. Azken hauek harrituta gelditu ziren jubiloteka­n egiten dituzten aktibitate guztiekin, bertako kideek hagitz bizitza aktiboa dutela ikusi zuten. Ondorioz, denek aipatzen zuten beraiek ere horrelako zerbaiteta­n parte hartu nahiko zutela adin horietara ailegatzen direnean.

AHOLKUAK Solasaldie­n baitan, ikasleek bizitzarak­o aholkuak eskatu zizkieten adinekoei eta aholku on aunitz jaso zituzten, hala nola: ikastea, besta egitea, hasten den hori bukatzea, pertsona onak izatea, oraina bizitzea, duguna baloratzea, txarrenari onena ateratzea… Ikasleek adierazten dutenez “ez ditugu aise ahantziko aholku horiek”.

Bi belaunaldi­en artean sortutako harreman ona zela eta, azken egunean besta bat anto- latu egin zen. Besta horretan, hamaiketak­oa eta ikasleek gitarrarek­in jotako kantak egon ziren, baina baita opariak ere. Ikasleek sorkuntza bat oparitu zuten jubiloteka­ko kide bakoitzari eta arrunt momentu hunkigarri­ak bizi izan ziren opariak banatzerak­o orduan. Oparien artean hauexek egon ziren: argazki album-ak, erretratua­k, kontatutak­o bizipeneki­n egindako ipuinak, bertsoak, olerkiak, gutunak, Aimar Olaizolare­n argazkia sinatuta, lore sortak, eskuz egindako pilota dedikatori­arekin, txiste liburuxka bat, ... Eta nola ez, jubiloteka­ko kideek ere beraiek eskuz egindako eskulan bat oparitu zuten taldeari. ●

 ?? Argazkiak: utzitakoak ?? Jubiloteka­ko erabiltzai­leak eta Toki Onako ikasleak, ‘familia’ argazkian.
Argazkiak: utzitakoak Jubiloteka­ko erabiltzai­leak eta Toki Onako ikasleak, ‘familia’ argazkian.
 ??  ?? Adinekoak eta gazteak, elkar agurtzen.
Adinekoak eta gazteak, elkar agurtzen.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain