Diario de Noticias (Spain)

Herri txiki

- POR Aitzol Elizaran

erritxikik­eria kontzeptua aurkeztu nahi dizuet. Maiz gure artean aurkitu dezakegu, edozeinek izan dezake eta etxean zein kanpoan ager daiteke, baina nabariago geratzen da gure inguru ziurretik bi pauso aldentzean, orduan loratzen da gehien. hainbat adierazpid­e ditu gainera.

Batetik gure jaioterria­ren etengabeko defentsan datza. Onartu behar da gure herriak gauza ederrak badituela, baina ezin diu besteena baino hobea izan alderdi guztietan. Festak ederrak dira, azpiegitur­ak ere bai, oso ondo kokatua dago, justu munduaren erdigunean, ondokoaren herriak ere ezaugarri berak ditu ordea, eta orduan gure dialektika aspergarri bihurtzen da,eta orduan esaldi guztiak “nire herrian hau eta beste” aipatuz hasten dira. 40 graduko bero sapak munduko tenperatur­a onena bihur dezake herritxiki­keriak.

Beste adiera bat ere badu kontzeptu honek, eta oporretan edo gutxienez guretik berrehun bat kilometror­a iristean ematen da. Adibidez, lagun batzuekin joan gara Madrilera edo Bartzelona­ra, eta oso gutxitan egiten badugu ere, zerbait hartzera joatea erabaki dugu. Kalean gora eta behera hasi gara, eta taberna batean ez gara sartu itxura

Harraroa duelako, horrek jende gehiegi, horrek aldiz gutxiegi, kontuz, horrek zezenak eta toreroak ditu paretetan .... eta bat-batean, amabirjina agertu balitz bezala, aurrean azaldu zaigu, pintxo taberna bat, Orio, Iruña edo Bergara bezalako izen bat du, Euskal taberna ere jartzen du sarreran, eta barra gainean apenas du tokirik edalontzia uzteko. San Ferminetak­o zezenak zezen plazan sartzen diren bezala, barrurantz jo dugu. Etxetik atera, etxean bukatzeko. Eta momentu honetan aurreko bi kontzeptua­k elkar nahasten dira, bakoitzare­n herriko garagardoa­ren tamaina idealaren inguruko eztabaida hasiko da eta. Hirugarren zentzu batean ere ematen dit atentzioa herritxiki­keriak. Gure komunikabi­deetan, maiz xamar, elkarrizke­taren bat agertzen da nonbait lanean edo karguren bat duen euskaldun batekin. Adibidez, esan dezagun X andereak NASAN egiten duela lan, eta horrek, noski, merezi du elkarrizke­ta bat, harrigarri­a balitz bezala euskalduna izanagatik horrelako postu bat lortzea. Pedro Miguel Etxenikek behin esan bezala, fisika nuklearra euskaraz irakasteko fisika nuklearraz eta euskaraz jakitea baino ez dira behar, baina batak ez du bestea mugatzen inondik inora. Ez liguke harritu behar euskaldun batek ez dakit zer goi kargu izatea, edo ez dakit non arrakasta izatea. Españoles por el mundo itxura hartzen dute elkarrizke­ta hauek, edo Los vascos conquistan Hollywood, bertako kateetara ekarrita.

Mundua konkistatz­eko gai garenaren irudipena izaten dugu, herri txiki batekoak izanagatik gainera, galiarren herrixka garaiezin horretakoa­k bagina bezala, baina aldi berean gureek lortutako lorpenak bitxikeria­tzat dauzkagu. Herri txiki, perspektib­a gutxi. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain