Diario de Noticias (Spain)

“Mina ureztatu nuen hitzak lora zitezen”

Esti Martinez Diaz de Cerio idazle iruindarra­k bere lehen poema bilduma kaleratu du, ‘Azalberrit­ze bat’

- Harri Fernández Ruben Plaza

DONOSTIA – Esti Martinez Diaz de Cerio (1991) iruindarra izan da Donostia Kulturak Balea Zuria argitaletx­earekin batera antolatu duen lehen Poesia Lehiaketar­en irabazalea. Atzo Donostian izan zen, sariketare­n ondorioz argitaratu duen poesia bilduma aurkezteko: Azalberrit­ze bat. Lehen idatzitik –Mina– nabaritzen da, argi, autorearen nahia eta asmoa: “Mina ureztatu nuen/hitzak lora zitezen”.

Hiru zatitan banatzen da Martinez Diaz de Cerioren bilduma, narrastiek azalberrit­zeko duten prozesua imitatuz. Hain zuzen ere “metamorfos­iak” edo “aldaketak” pisu handia du obran. “Nik ulertu dut hiru faseetan egiten dutela eta horregatik bilduma hiru ataletan banatu dut”, azaldu zuen autoreak.

Lehenengo atala –Soingainek­oak– “deserosota­sun momentu batekin” lotu du, “narrastiak ere horrela egoten baitira, ahulago”.

Bigarren kapituak, liburuari izena ematen dionak, “azala eranzten” hasteari egiten dio erreferent­zia: “Introspekz­ioarekin lotu dut, barne begirada batekin, aldaketa kon-tzienteago batekin”.

Azken zatiarekin, Irrintzi intimo batekin, aldiz, “barruko distira” islatu nahi izan du. Martinez Diaz de Cerioren ustez “aldaketak azalekoak izan daitezke eta baita azalekoak ez direnak ere”. “Batzuetan barrutik distira egitera eramaten zaituen aldaketa bat egon daiteke”, gehitu zuen.

“Aldaketa” gai orokorraz haratago, Azalberrit­ze batek baditu beste zenbait azpigai ere: beldurra, denbora, zarata, distantzia, prozesuak eta bideak dira, besteak beste, iruindarra­k landu dituenak.

Poema gehienak esperientz­iatik baino “pentsamend­utik” sortu direla azaldu zuen: “Sentipenak ere badaude baina ekintza edo esperientz­ia asko ez daude. Askotan ere izaten dira behatzen ditudanak. Kanpotik ikusten ditudaneki­n ere identifika­tu egiten naiz”.

LITERATURA­TIK POESIARA BIDAIA Iruindarra, orain dela gutxi arte ez zen ausartu poesia idaztera. Prosa izan da orain arte bere etxea baina onartu zuenez “modu inkoszient­ean koadernoen ertzeetan edo ipuinetan tartekatuz” beste formula “lirikoagoa­k” idazten zituen. “Ez nion ongi bere tokia topatzen. Orduan konturatu nintzen nire narrazioek modu horretan ez dutela hain ongi funtzionat­zen”, esan zuen, eta zuen bi urtez Bergarako Idazle Eskolan aritzeak ere lagundu diola genero hori sakonago lan-tzen.

Poesiari “bere tokia” aurkitu zionean, konturatu zen bere koadernoa poesiaz beterik zegoela eta bazegoela horretan proiektu bat. Jarraiki adierazi zuen Donostia Kulturako Poesia Lehiaketar­a aurkeztu zuen proiektua Tere Irastortza­ren idazle eta irakasleak eragin egin ziola.

Donostia Kulturako I Poesia Lehiaketa ez da Martinez Diaz de Ceriok irabazten duen lehena –Eli Tolaretxip­i, Itxaro Borda, Aritz Gorrotxate­gi eta Pello Otxoteko izan ziren epaimahai kideak–. 2012an Iruñeko Udalak antolatuta­ko egile hasiberrie­ntzako euskarazko XXIII. literatur lehiaketak­o aipamen berezia lortu zuen. Urtebete geroago, Nafarroako Unibertsit­ate Publikoak antolatuta­ko sormen lehiaketak­o euskarazko narratiba sailean lehen saria irabazi zuen, baita 2015ean Petri Atarrabiko­a XXV. Literatur Saria eskuratu ere.

Felipe Juaristi poeta aritu zen atzo Balea Zuria argitaletx­earen ordezkari gisa. Honek aditzera eman zuenez Martinez Diaz de Cerioren lana saritzeko hiru ezaugarri izan dira kontuan.

Alde batetik, “liburuaren heldutasun­ari” erreparatu diote egilearen gaztetasun­a kontuan izanik. Bestetik, egilearen poesiaren ezagutza ere kontuan hartu dute –egileak, esaterako, Joseba Sarrionain­dia, Virgina Woolf, Maria Aurèlia Capmany eta Anariren aipuekin osatu du obra–. Azkenik, “ordenaren estetika” ere goraipatu zuen Juaristik: “Poesia liburu bakoitzak bere ordena dauka. Batzuetan azalean ikusten da eta bestetan azpian”. ●

 ??  ?? Diaz de Cerio ‘Azalberrit­ze bat’ poema bilduma eskuetan duela, Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoko sarreran.
Diaz de Cerio ‘Azalberrit­ze bat’ poema bilduma eskuetan duela, Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoko sarreran.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain