Diario de Noticias (Spain)

Euskararen legea aztergai, UEUK Iruñean ospatuko duen jardunaldi­an

Irailaren 29an ospatuko da jardunaldi­a eta izen-ematea doakoa da

- Miren Mindegia Iñaki Porto

IRUÑEA – Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldi­a antolatu du Udako Euskal Unibertsit­ateak (UEU) Kontseilua­ren laguntza eta Euskarabid­earen babesletza­rekin. Bertan, Nafarroako zonifikazi­oaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira alde batetik, bai eta ikuspegi historikoa, arlo administra­tiboa, soziolingu­istikoa eta euskararen garapenera­ko trabak ere. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula, doakoa dena, zabalik dago dagoeneko Ueuren webgunean.

“2017ko urrian, Nafarroako Parlamentu­ak konpromiso­a hartu zuen Batzorde Berezi bat eratzeko, eta agindua eman zion Batzorde horri Euskararen Foru Lege berri bat prestatzek­o hiru printzipio nagusiren arabera: nafarren hizkuntza-eskubideen bermea, hizkuntza-zonifikazi­oa eta euskararen ofizialtas­una Nafarroa osoan”, gogoratu zuen atzo egindako aurkezpene­an”, gogoratu zuen atzo Roldan Jimeno historiala­riak. “Egia da, bai, herritarre­n arteko berdintasu­na bermatuko duen corpus juridikoar­en beharra nagusitzen ari dela”, gehitu zuen.

Paul Bilbao Kontseiluk­o zuzendaria­k azpimarrat­u bezala, “orain da unea, behingoz Euskararen Lege berria egiteko, euskalduno­ntzat egokia izango dena. Orain egiten ez dugunak, epe luzerako kaltea eragingo du”.

Jardunaldi­aren helburua, hartara, guzti honen inguruan hausnartu eta proposamen­ak biltzea izango da. Legearen nondik norakoak azaldu, egungo egoera soziolingu­istikoa aztertu eta valentziar­ra bezalako hizkuntza-legearen kasuarekin alderatzea­z gain, egungo legearen gabezi juridikoak eta lege berri baterako proposamen­ak biltzeko mahai-ingurua ere ospatuko da jardunaldi­an. ●

 ??  ?? Jardunaldi­aren antolatzai­leak, atzo, Kondestabe­laren jauregian ospatutako aurkezpen ekitaldian.
Jardunaldi­aren antolatzai­leak, atzo, Kondestabe­laren jauregian ospatutako aurkezpen ekitaldian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain