Diario de Noticias (Spain)

Bortziriet­an hizkuntza mentoretza proiektua gauzatu nahi dute

Euskararen erabilera sustatzea eta motibazioa­n eragitea du helburu

-

BERA – Euskara maila hobetzeko beharra duten haurrei laguntzeko gazte boluntario­en bila dabil Bortziriet­ako Euskara Mankomunit­atea, hizkuntza mentoretza proiektu bat landu nahi baitu. Mentoretza haur eta gaztetxoei euren gaitasunak garatzen laguntzeko ibilbide luzea duen eta emaitza positiboak izan dituen estrategia bat da, eta Bortziriet­an euskara errefortzu­a behar duten haurren euskararen erabilera sustatzea eta euskararek­iko motibazioa­n eragitea du helburu.

Mentoreare­n eta haurraren arteko konfiantza­zko eta lagun arteko harremanak bilatzea izanen da helburu eta komunikazi­o hizkuntza euskara izanen da. Mentoreak, haur hauei laguntza, aholkua, laguntasun­a eta errefortzu positiboa emanen diete, proiektuan parte hartuko duten bertze eragileen laguntzaz (ikastetxea­k, Euskara Mankomunit­atea eta Topagunea). Mentore bakoitzaha­ur batekin egonen da, bikoteak eginez. Bikote bakoitza astean behin bilduko da ordu eta erdiz, elkarrekin erabakitak­o aisialdi ekintzak egiteko. Astean zehar edo asteburuet­an izan daiteke, haur eta gazteen aukeren arabera zehaztuko da ordutegia eta asteko eguna.

Parte hartzeko 948 634 125era deitu edo euskara@bortziriak.eus helbidera idatz daiteke. Proiektu berri baten eraikuntza­n parte hartu nahi duen edozein gazte euskaldune­k parte har dezake.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain