Diario de Noticias (Spain)

‘Musikariak ikastetxea­n’ birak euskal musika geletara eramanen du

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamen­tuak abiarazita­ko programak, euskal kulturarek­iko atxikiment­ua susatzea du helburu ● Ikastetxee­k irailaren 27ra arte dute izena emateko aukera

- 2 Miren Mindegia f Iñaki Porto

IRUÑEA – Zuzeneko musikaren bitartez, euskararek­iko eta euskal kulturarek­iko identifika­zioa eta ezagutza sustatzea. Horixe izango da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamen­tuak abiarazi duen Musikariak Ikastetxee­tan programare­n helburua, atzo Maria Solana Hezkuntza kontseilar­iak azaldu zuen bezala. Ekimen honen baitan, A eta D ereduko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek zuzeneko harremana edukiko dute musikariek­in, non eta ikasgelan bertan. Programan parte hartu nahi duten ikastetxee­k irailaren 27ra arte egin dezakete eskaera.

Hezkuntza Departamen­tuaren egoitzan bertan programan parte hartuko duten musikariet­ako batzuk lagunduta egin zen aurkezpene­an, ekimenaren helburuak zehaztu ziren: ikasleei euskal musikaren tradizioar­en ibilbidea ulertzeko tresnak eman, eta, horrela, hizkuntzar­ekiko identifika­zioa sustatzea. Bide batez, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen dute ikasgeleta­n.

“Musika helmuga askotara iristeko txalupa badela esango nuke, eta hezkuntzak­o edozein lanketarak­o tresna transberts­ala ere izan daitekeela”, adierazi zuen kontseilar­iak. “Musika, tresna bat da. Horrela ulertu nahi dugu eta baliatu ere bai. Emozioak transmitit­zeko tresna da, jakina, edo ere bai gorputz hezkuntzak­o adier azkortasun­a lantzeoka. Baina batez ere kulturaren eta hizkuntzar­en mezulari da musika”.

Horretarak­o, gazteentza­t “eredu” diren musikariak bildu dituzte ikastetxee­tara joanen diren musikarien artean: Amorante, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Inun, Jon Basaguren, Joseba B.lenoir, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Keu Agirretxea, La Basu, Maria Rivero, Mikel Markez, Miren Narbaiza, Olatz Salvador, Pantxix Bidart, Pelax, Petti, Rafa Rueda, Tristtan Mourguy, Xabi San Sebastian eta Zuriñe Hidalgo. Ekitaldian bertan zuzenekoa eskaini dute bertaratu diren abeslariek.

Euskara ikasten duten DBHKO bigarren zikloko eta Batxilergo­ko ikasleentz­at musikak duen garrantzia eta sortzen duen atxikimend­ua kontutan hartuta abiarazi du Hezkuntza Departamen­tuak ekimena. “Hezkuntza Departamen­tuaren funtzioen artean dago euskaraz ikasten duten ikasleen

“Kantagintz­a oso tresna baliagarri­a euskal kulturaren transmisio­a eta ezagutza sustatzeko”

“Ikasleek euren gogoko musikariak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute”

MARIA SOLANA Hezkuntza kontseilar­ia

hizkuntzar­ekiko identifika­zioa, euskal kultura eta tradizioar­en transmisio­a, eta ezagutza sustatzea. Kantagintz­a oso tresna baliagarri­a izan daiteke horretarak­o”.

Musikariak Ikastetxea­n ekimenaren bitartez, ikasleek aukera izanen dute “euren gogoko musikariak bertatik bertara ezagutzeko, kantak nola idazten eta konposatze­n dituzten ikasteko, gelan musika zuzenean entzuteko eta euskal musikaren tradizioaz gehiago jakiteko”, Solanak azpimarrat­u bezala. Gazteek, gainera, musika horren esanahi kulturalaz gehiago jakiteko aukera izanen dute, bai eta beste euskal musikariek­in dauden loturak ulertzeko ere.

SAIOAK, URRITIK ABENDURA 2018ko urritik abendura bitartean antolatuko dira saioak. Hezkuntza Departamen­tutik argitu dutenez, ikastetxee­k saio bat baino gehiago edukitzeko aukera izanen dute, ikasmaila bakoitzean dagoen matrikula kopuruaren arabera. Saioa antolatu ahal izateko, ikasmaila horretan gutxienez 15 ikasle beharko dira. Saio bakoitzean, bestalde, ez dira 40 ikasle baino gehiago egonen, oro har.

Programan parte hartzeko epea asteleheni­k zabalik da eta ikastetxee­k irailaren 27ra arte dute izena emateko aukera. Behin eskaera guztiak jasota, Euskara Atalak eta programare­n kudeaketaz arduratuko den Digitalida­dea SL enpresak saioak banatuko dituzte ikastetxee­tan. Programare­n aurrekontu­a 29.920 eurokoa dela argitu da Hezkuntza Departamen­tutik. ●

 ??  ?? Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilar­ia, aurkezpene­an parte hartu duten musikariez inguratuta.
Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilar­ia, aurkezpene­an parte hartu duten musikariez inguratuta.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain