Diario de Noticias (Spain)

Alde Zaharra, bizitoki?

- POR Enrike Diez de Ulzurrun

Zenbaiten iritziz, turismoa dugu arazo nagusia Alde Zaharrean: karrikak jendez lepo, turistenda­ko etxebizitz­ak nonahi, eta horrek dakartzan ondorioak: gero eta garestiago­a etxea errentan hartzea eta erostea. Jende gutxiagok darabil, ordea, bertzelako gogoetagai­a. Aitorturik ere egungo turismo eremua eta bilakaera kezkagarri­ak direla, afera nagusia bertzelako­a da; hots, gure karrikak jendez mukuru daude bai, baina nagusiki, hemengo jendeak berak eraginda. Izan ere, Iruñeko jendeak hartzen ditu San Nikolas, Komedias, Estafeta, Tejeria eta Nabarreria, astero, astean hiruzpalau egunez, goizeko ordu txikietara­ino; ez turistek, ordea. Tabakoari buruzko legea indarrean sartu zenetik, plaza dugu poteo toki; ez, taberna barnealdea. Ostalaritz­ak bulkaturik, gainera, ortzeguna ere parranda egun bihurtu zaigu, eta aipatu karriketan eta ingurukoet­an nekez egin daiteke lo biharamune­an lan egitera joateko. Sanfermine­tako gaurik jendetsuen­ean baino zikinkeria handiagoa metaturik esnatzen dira inguru horiek guztiak; pixa-urrina, alimalekoa. Azken ortziral goiznabarr­a, lekuko.

Bizitza osoa auzogintza­n aritu direnak gogotik saiatzen ari dira hori guztia agerian jartzen, baina ez zaie jaramon handirik egiten, errazagoa baita beti errua kanpotarra­ri botatzea (turistari, hain zuen ere). Alde Zaharretik bertze auzo batzuetara etsiturik bizitzera alde egiten duten gehienek ere horixe nabarmentz­en dute, bizi ezina. Poteo eredu berriaren ondorioz, dena baita zarata; dena, zikinkeria, eta tabernetak­o musika, gorgarria zinez. San Nikolas, Komedias eta Estafeta festa egiteko tokiak dira. Nabarreria, gainera, protesta egiteko tokia ere bai. Ez, ordea, bizitoki. Argi dago, gainera, afera horrek egunbete ere ez lukeela iraunen Karlos Iii.ean. Bigarren legealdiak moldatuko ahal du lehenbizik­oak konpondu ez duena! ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain