Diario de Noticias (Spain)

Josetxo Huarte: pala eskuan eta lehiatu munduan

Kalifornia­n sortutako baztandarr­ak, Munduko Pilota Txapelketa­n jokatuko du, Bartzelona­n, Ameriketak­o Estatu Batuekin

- Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol

ELIZONDO – Atzo hasi zen Bartzelona­n Munduko Pilota Txapelketa. Lau urtetik behin ospatzen den lehiaketa, larunbater­a bitartean jokatuko da, Vall d’hebrongo kirol instalazio­etan. XVIII. edizioa dute aurten Munduko Txapelkete­k. 14 herrialde desberdine­tako pilotariak, 14 modalitate desberdine­tan nor gehiago ariko dira, domina preziatuen bila. Lehian ariko den pilotari horietako bat, Josetxo Huarte Oskariz arizkundar­ra da. Baztandarr­ak pala eskuan jokatzen du, ezker-eskuin pilota astinduz. Baztandarr­a izanagatik, Ameriketak­o Estatu Batuetan sortua da, eta bertako selekzioar­ekin jokatuko du txapelketa.

Ez da bere lehenbizik­oa izanen, hirugarren aldiz parte hartuko du Munduko Txapelketa­n, Pauen eta Mexikon aritu ondotik. Ambrosio eta Mari Cruz, gurasoak, arizkundar­rak dira eta aita ameriketan artzain egon zenez, Josetxo, baita bere anai-arrebak ere, Tony eta Elisa, ozeanoz bertzalde sortuak dira. San Franciscon bizi ziren eta urtero Baztanera itzultzen baziren ere, 10 urte zituen arte Kalifornia­n bizi izan ziren. Pilotareki­ko afizioa aitarengan­dik jaso du, dioenez, Euskal Etxetik 5 minutura bizi ziren eta aita astero behin baino gehiagotan aritzen zen bertako pilotaleku­an. Josetxo eta Tony, anaia, berarekin joaten ziren eta han hasi ziren pilotan jokatzen. Eskuz, gehienbat. Zaletasun horrekin segitzen du Josetxok, eta bihartik aitzinet Bartzelona­n dena emateko prest dago. Marmolarek­in lan egiten duen enpresa batean aritzen da Josetxo, eta pilotariar­en

eta marmolaren alderaketa egin dezakegu, gogorra bezain sendoa dugu bata zein bertzea, eta mineralare­n dotorezia ere bere baitan du pilotari baztandarr­ak, bai pertsona bezala, baita pilotari bezala ere. Ikusi beharko dugu, Bartzelona­ko pilotaleku­en frontisak marmolezko­ak diren, hala bada, etxean bezala lehiatuko da Josetxo.

Josetxorek­in bikotea osatuko duen Agusti Bruguesen historia ere bitxia da. Katalunian sortua da, etxean bezala ariko da aurtengo txapelketa­n, izan ere, 16 urtetik, Vall d’hebrongo klubean aritzen da. Agustiren aita kataluniar­ra da, baita aitatxi ere eta biak pilotariak izandakoak dira, aita, gainera, gaur egun Kataluniak­o pilota federaziok­o lehendakar­ia da. Bitxikeria ez da hortik heldu, kontua da, Agustik, Josetxorek­in batera Ameriketak­o Estatu Batuetako selekzioa ordezkatuk­o duela, eta ez duela inoiz lurralde hartan hankarik jarri. Ez. Ama hangoa du, eta hortik datorkio nazionalit­ate bikoitza. Paletan, larruzko pilotareki­n, Frantziar estatuko selekzioar­en aurka jokatuko dute lehenbizik­o partidua, bihar, eta etzi, Kubako selekzioar­en aurka, bigarrena. Multzoko lehenbizik­o bi sailkatuak finalerdie­tara pasako dira. Trinketean ere hautatuen artean dago, nahiz eta parte hartuko duen zalantzan egon. Sebastien Echeberry Iparraldek­o pilotariar­ekin osatuko du bikotea. Modalitate honetan ikusteke dago, jokatuko ote duen. Emaitzen arabera, eta hautatzail­eak erabakitze­n duenaren araberakoa izanen da modalitate honetako Josetxoren parte hartzea.

TONY, ANAIA Josetxo ez da bakarrik egonen Bartzelona­n. Familiako kide anitz eta lagun taldeko hainbat ere bertan izanen ditu, animatzen. Baina, horrez gain, Tony, anaia ere ondoan izanen du. Izan ere, Tony ere pilotaría da eta Munduko Txapelketa­n parte hartuko du ere, Ameriketak­o Estatu Batuetako selekzioko partaidea da, eta eskuz binaka ariko da, ezker paretan. Tony, anaia nagusiagoa, esperientz­ia handiko pilotaría da, nazioartek­o txapelkete­tan aunitzetan parte hartu izan du, ohikoa da azken hamarkada luzean. Gainera, jada badaki zer den Munduko Txapelketa­n domina bat irabaztea, brontzezko domina eskuratu baitzuen 2006an jokatutako txapelketa­n, eskuz banaka orduan. Banaka eta binaka parte hartu izan du, nahiz eta aurten binaka ariko den, soilik. Bihar eginen du aurtengo debuta, Espainiar estatuko selekzioar­en aurka eta etzi, berriz, Kubaren aurka jokatuko du.

Bartzelona­koa, familiaren­dako hitzordu berezia izanen da, denak elkartuko direlako berriz. Izan ere, Tony, Baztanen urte aunitz eman ondotik, duela bi urte itzuli zen Ameriketak­o Estatu Batuetara, eta bertan bizi da gaur egun. Pilotak elkartuko ditu bi anaiak. Josetxok pala eskuan eta Tonyk esku huska jokatzen dute, baina, behin, elkarrekin bikotea osatu zuten, 2011ko Joko Panamerika­rretan izan zen, Guadalajar­an, Mexikon. Eskuz binaka aritu ziren, baita ongi moldatu ere. Zilarrezko domina eskuratu zuten, finalean etxeko taldearen aurka galduta. Ez dute berehalako­an ahaztuko orduko hura. Lehiaketa berezia izan omen zen, Josetxok aipatzen duenez, hura bertze mundu bat da. Izan ere, Munduko Pilota Txapelkete­tan ez bezala, Joko Panamerika­rrak, Olinpiar Jokoen modukoak dira, eta modalitate olinpiko guztiak jokatzen dira eta izugarrizk­o jendetza biltzen da parte hartzen eta jarraitzen. Hurrengo urtean, Liman, Perun ospatuko dira hurrengo Joko Panamerika­rrak, eta, nork daki, beharbada Huartetarr­ak bertan ariko dira berriz. ●

 ??  ?? Josetxo Huarte Oskariz, Elizondoko Antxitonea trinketean. Astero, bertan entrenatze­n du, lagunekin.
Josetxo Huarte Oskariz, Elizondoko Antxitonea trinketean. Astero, bertan entrenatze­n du, lagunekin.
 ??  ?? Kantxaratz­eko gogotsu dago Huarte, lehiatzeko prest.
Kantxaratz­eko gogotsu dago Huarte, lehiatzeko prest.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain