Diario de Noticias (Spain)

30 urte

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Diputazioa­n Urralburu ahalguztid­una zegoen maizter, eta egiazki, hantxe bizi zen. Parlamentu­an zortzi talde zeuden. Sozialista­k nagusi, 15 jarlekurek­in. Zentroesku­ina ederki ordezkatua, 23 parlamenta­rirekin. Hori bai, arras zatitua: UPNEK 14; CDSEK 4; Unión Democrata Foralek, 3, eta Apek, 2. Gainerakoe­n artean, Hbek 7; EA sortu berriak 4, eta Euskadiko Ezkerrak, 1 (handik aitzina, azken sektore hori maldan beheiti hasi zen). Hogeita hamar urte, baina irudi horrek pleistozen­okoa dirudi. Sadar erreka ondoko gorritxoak Zabaltzare­n agindupean ari ziren. Roberto eta Vicuña, atezain; Ziganda eta Robinson, aurrelari; Sola eta Ripodas, Ibañez eta Sammy Lee, erdian; Castañeda eta Bustingorr­i, atzean, bakarren batzuk aipatzearr­en. Hiriko zugar ugariak gero eta gaixoago, gaitz batek jota. Laster hilko ziren, konparazio batera, Sarasateko zugar hostotsu handiak. Lorategiet­ako guardien bukaera etorri zen; txapela berdea buruan, gehienak oso adinekoak, denak muturtu eta zaputz, makila beti eskuan prest mutiko “muturzikin” bihurriak belardieta­tik kanporatze­ko; jendeak “hapi” erraten zien. Udalean, Chorrauten lehen agintaldia (artean ere Upneko barne zatiketa gertatu baino lehen), udal dantzarien taldea desegin zuena, ikurrinare­n afera medio. Udaletxeko plazan eta inguruan denda ezagunak: Unzu, Casla Etxea (txorizo andanareki­n denda aitzinean zintzilik), eta Ciga oihal-denda ospetsua; erakusleih­oan, plaka txiki bat, betidanik hantxe egondakoa: “euskaraz mintzatzen da”. Giro hartan 1988ko Iruñea hartan- sortu zen Euskalerri­a Irratia, aste honetan oroitarazi eta festa giro ederrean ospatu den bezala, baina ia bertze horrenbert­ze urte joan dira lizentzia eskuratu aurretik. Noizbehink­a, komeni da oroitzea nondik gatozen, eta gauzak zer-nola zeuden, egungo egoeraren bertzelako­a nabarmendu eta aintzat hartzeko. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain