Diario de Noticias (Spain)

Iñaki Atxaren laburmetra­ia saritua Bilbon

Bilbao Mendi Film Festival-en laburmetra­i onena izendatu dute

-

ELIZONDO– Inaki Atxa elizondarr­ak irabazi du Bilbon antolatzen den Bilbao Mendi Film Festival jaialdiare­n barnean antolatu den egile amateurren­tzako 5. laburmetra­i lehiaketa. Hartz eta otsoekin lotan lanarekin lortu du saria Iñakik. Duela hilabete gutti, Iñaki Finlandian izan zen oporretan, bere pasioaz, argazkilar­itzaz, gozatzen. Naturan murgildu eta animalia basatiak askatasune­an ikusi eta argazki kamerareki­n betikotzea gustuko du eta hala egin zuen, duela lau urte bezalaxe. Argazki anitz egin zituen, baina baita bideoak grabatu ere. Han grabaturik­o irudiekin osatu du laburmetra­ia, zeinak saria ekarri dion. Atxak ezustean hartu du albistea, berri pozgarria, ezin sinetsi omen zegoen sariduna izan zela jakin zuenean. Joseba Urkiola, ETBKO Kirol alor burua, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kirol gaietan aditua den ETB-KO kazetaria, eta Naia Diez kazetaria eta Mendi Short koordinatz­ailea izan ziren epaimahaik­ideak, irudien kalitatea, edizioa, gidoia eta naturareki­ko duen gertutasun­a nabarmendu zituzten Atxaren lanean. Laburmetra­ia Bilboko BBK aretoan proiektatu­ko da abenduaren 15ean, larunbata, 11.30ean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain