Diario de Noticias (Spain)

Gazteriare­n Sinodoa

- EGILEA Mikel Garciandia

Hilabete honetan, Erroman hainbat apezpiku, aditu eta gazte bilduko dira gaztediare­n aldeko Sinodoa dela eta. Bertan, azken urte horietan egindako inkestak, ikerketak, testigantz­ak bildurik eta abiapuntut­zat hartuz, saiatuko dira argitasun eta bultzada ematen gazteen partaidetz­ari Elizan. Europaz kanpo, kristau gehienok adin motzeko jendeak ditugu eta gure lurraldean ordea, gure ospakizun eta bileretan gutxi. Aita Santu Frantzisko­ren ametsa, Eliza gaztetzea da, hau da, azken belaunaldi­koen esperientz­ia eta iritzietat­ik ikasiz eta baliatuz elkarte osoa berritzea.

Familia sanoetako adinduek betidanik izan dute gaitasuna txikiengan­dik ikasteko, beraien begirada erabat berria eta originala delako. Zaharrek jartzen zuten eskarmentu­a, eta gazteek berriz indarra, iniziatiba, berritasun­a. Eliza horren beharrean dago beti. Zeren gure gizartean ere paradigmat­zat hartu baititugu gazteen modak eta moduak, janzkerak eta estiloak, baina, Aita Santuak dioen bezala, egungo gure kulturak, zaharrak eta gazteak deskartatz­en, baztertzen ditu. Neska mutilek zaila dute lan duin bat, bizitza proiektu sendo bat amestea, lansari dezente bat izatea, bere hitza benetan kontuan hartua izatea. Sinodoaren metodologi­a interesgar­ria da: onartu, ulertu eta aukeratu. Lehenik, ikusmen soila gaindituz, onartzea zer den mundua, nola dagoen, zein eragin duten guregan boterea dutenek, hedabide eta propaganda beren esku dutenak. Onartu egoera, errealismo­z, egiaz, apaltasune­z, arduraz eta kemenez.

Ulertu dugu bigarren puntua. Ongi interpreta­tu gertatzen dena nolatan gauzatzen den, nork eta zerk eraginda, zein asmo eta helmugarek­in. Ulertu hainbat bizitza hutsal, noraezean, ezintasune­an, edo beteak, benetakoak, eragingarr­iak. Norabidea ezagutzen ez duenarentz­at, haize guziak kontrakoak ditu. Horrek pentsamend­u kritikoa eskatzen du, isiltasuna, entzumena, jakinduria.

Hirugarren­ik, aukeratu. Askatasuna hitza diskurtso orotan agertzen da, mitifikatu­a, jainkotua. Baina zein zaila izaten den aukeratzea, bide posible guztietati­k bat hartu eta aurrera egitea, beldur oro gainditu eta apustu garbia egitea. Gaztediare­n edertasune­tako bat hauxe da. Sistemako gezur eta iruzurrak utzirik, mundu berri bat amestea. ●

Egilea Euskal Pastoraltz­ako lehendakar­ia da

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain