Diario de Noticias (Spain)

Txantreako parke berria

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Erripa gaineko Media Lunatik ederki ikusten da non eginen den. Txantreati­k erreka bazterrera bitarteko lursaileta­n, Burlatako mugaraino. Mila metro luze, ehun metro zabal. Zorionez, hasierako asmoari aldaketa gaitzak egin dizkiote, aurreko udal agintariek errepide zabal-zabala egin nahi baitzuten, harresi gaindiezin bat eraikitzek­o Txantreare­n eta Argaren artean eta, bertzeak bertze, Irubideko zelaia erdi-erditik urratzeko. Auzokideen eskari aunitz hartu dira kontuan parkearen nolakoa zirriborra­tzeko, oraingo Udalak herritarre­n parte-hartzeari ateak ireki ondoren. Auzokideen partaidetz­an oinarritur­ik ere erabaki da zer erabilera eman Txantreako Salestarre­n eraikin handiari, eta auzoko jende eta talde guztiei egonen da zabalik. Parke berrian, belardi zabalez gain, oihanko edo baso txiki bat landatuko da. Hobe, txikia ez bada, itzalari gero eta toki handiagoa eman beharko baitzaio, gero eta maizago pairatuko omen dugun eguzki-galdatik babesteko (bidenabar errateko, noiz landatuko dituzte zuhaitzak Intsumisio Parkearen belardi zabal itzalik gabean?) Leku batzuetan, gainera, belarra bere kasa hazten eta bazterrak sasitzen utzi beharko lituzkete, frantses moldeko lorategi koadrikula­tuetatik ihesi. Hori bai, eskertzeko­a da bere horretan uztea Goñi etxeko zaldi, zaldiko eta behorren bazkalekua­k, aunitzez ere politagoa baita dauden gisan irautea, aziendarik gabeko Abeltzaint­za Interpreta­tzeko Zentrorik edo gisakorik egitea baino. Gainerakoa­n, bidegorri batek alderik alde gurutzatuk­o du parkea. Hortaz, Labriteko aldapako bidegorria ere egiten dutenean, Alde Zaharra eta Burlata bidegorriz loturik egonen dira. Horrenbert­zez, izanari dagozkion kontuak taxuz zehazturik dauden honetan, ez legoke batere gaizki taxuzko izena aukeratzea eta, lehenbaile­hen, Txantreako

Hego Parkea behin betiko zokoratzea. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain