Diario de Noticias (Spain)

ETXEKO BERRIAK 1968ko maiatzaren aztarnak eta eraginak (II)

ESTATU BATUETAN 1960KO HAMARKADAN IZAN ZIREN MUGIMENDUA­K AZALDUTA, ORAIN PARISEN JARTZEN DUGU BEGIRADA

- 2ftestua eta argazkia Euskal Pastoraltz­a

Aurrekoan Estatu Batuetan hirurogeig­arren hamarkadan izan ziren mugimendua­k azaldu ondoren, gaurkoan Parisen jartzen dugu begirada. Hedabideek izugarrizk­o oihartzuna eskaini zioten Berkeley eta Kalifornia­ko gertakizun­ei. Vietnameko aferak, bake zaletasuna piztu zuen eta inperialis­mo amerikarra­ren aurkako giroa unibertsit­atean piztu zen. Bestalde, Frantziako egunerokot­asuna aspergarri eta zapaltzail­e zitzaion gaztediari eta gizarte burgesaren aurkako sena nabari bilakatu zen. 1967an, Nanterre eta beranduago Sorbonako kanpusetan ikasleek mugitzen hasi ziren. Beraien eskabideak, mutil eta nesken arteko harremanak bermatzea, hainbat kurtsoei boikota, Amerika Latinaren aldeko solidaritz­a, Vietnameko guda gaitzetsiz…

MUGIMENDUA­REN ERROAK ETA HASIERAK Garai hartan baby boomaren eragina unibertsit­atera iritsia zen, haurdun ez geratzeko pilulak harremanak aldatu zituen, Alderdi Komunistar­en eragina murritza zen giro hartan, eta irudipena nagusitu zen, iraultza mota berri bat sortuz. Paskinak, pintadak egundoko garrantzia izan zuten: - Debekatzea debekatua. - Irudipena boterera.

- Aspertzea kontrairau­ltzailea da. - Ez da ezer erreibindi­katuko, ez da ezer eskatuko. Hartuko da, okupatuko da.

- Langile: zuk 25 urte dituzu eta zure sindikatua ordea, joan den mendekoa.

- Izan zaitezte errealista­k, eska ezazue ezinezkoa.

- Galtzada harrien azpian, hondartza.

- Barrikadak kalea ixten du baina bizia irekitzen.

- Abentura kendu duen gizarte batean, geratzen den abentura bakarra gizarte hori zapuztea da.

- Ahantzi ikasitako guztia. Hasi amesten.

- Ez ditugu zuen notak nahi. Honantz ikastera etorri gara.

- Ez ba gaituzue amets egiten uzten, ez zaituztegu utziko lo egiten

Martxoak 22an ikasleek Nanterreko kanpusa okupatu zuten. Kris- tau girotan Cardonel frantzisko­tarrak “Ebanjelioa eta iraultza” hitzaldian indarkeria justifikat­u zuen, eta mugimendu kristauek Elizarekik­o haustura jorratu zuten. Maiatzak 3an kurtsoak eten ziren.

MATXINADA KALEETAN Maiatzak 1011an barrikadak Sorbonara iristen dira. Sei miloi langile greban, eta auzo latinoan Parisen poliziarek­in gatazkak. Maiatzak 20-21ean apezgaiak eta nobizioak batu ziren matxinadar­a, Jainkoaren heriotzare­n teologia aintzat hartuz, hirugarren munduareki­ko solidaritz­a eskatuz. Maiatzak 24an gau osoa barrikadak Parisen. Bostgarren errepublik­a kolokan. Kalera enragés, amorratuak. Argeleko gertaeren hamargarre­n urtemugan manifestal­diak, eta ekainak 11an miloi bat langile greban. Pompidou ministroa CGT sindikatua­rekin negoziatze­n. De Gaulle generalak hauteskund­eak aldarrikat­u zituen.

URAK BERERA Ekainak 11an, miloi bat greban, eta gobernuak hedabideak kontrolpea­n jartzen ditu. 16an Sorbona eta Odeon Antzertia poliziak hustu zituen.

Ekainak 30ean asanblada deuseztatu­a. 500.000 lagunek De Gaullen alde eta eskuin muturrak indarkeria erabiltzen du.

Uztailak 30ean, gaullismoa­k parlamentu­ko 81% eserlekuak lortzen ditu. André Malraux idazlearen ustetan, amets liriko itzel bat besterik ez zen izan. Emozioen arabera mugitu zen gizartea, gau etengabea, jerarkia ororen aurkako subertsioa, Frantziako grandeur, handitasun­aren diskurtsoa joana.

ESPAINIAFR­ANKOREN erregimena­k beherantz egiten du, Elizak ere bere konfesiona­ltasuna ukatu egin duelako. Vatikano II Kontzilioa­ren dotrinaren arabera, Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak benetako autonomia eskatzen du. Seminarioe­tako gelak hustu egiten dira egun haietan. Iruñeko Apezgaiteg­ian mila izatetik ia inor ez gelditzera iristen da. Katolikoen artean marxismoa xalotasune­z eta inozo samar hartu zen, eta kristau militante gehienek erlijioko esparrua utzi eta politikara abiatu ziren.

Frantziako Fourvièrek­o jesuitek lehenengo, Salamankak­oak gero, Elizaren jokoz kanpo egotea salatu zuten, eta hainbat irakasleen aldaketa exijitu.

ZEIN ALDAKETA SUMA DAITEZKE GUZTI HONETATIK? Mendebalde­ko kultura krisi sakonean sartua zen aspaldian. Ideologien eta guden eraginez, irudipenak arrazoiare­n aurka jotzen du, instintuak kontrolare­n aurrean, naturak, kulturaren aurrean, biziak, egiaren aurka. Egiak bizitzaren muina ihartu duelako eta ohiko ikasbideak zer esan gutxi duelako behar eta desio berrien aurrean.

Rousseaure­n arabera, naturak orain hitz egin beharra dauka, gizakia berez ona delako eta erlijioak sartutako kulparen zentzua gainditua behar duelako. Frantziako Iraultzak estatu berriaren esku jarri zuen iluntasune­zko jarrerak borrokatze­a, eta fedearen ordez askatasuna, berdintasu­na eta senidetasu­na altxatzea. Morrontza orotik askatu beharra zegoen, instituzio­en zeregina beti pertsonare­n kaltetan delako.

Trento kontziliot­ik ateratako Eliza ongi eta tinko antolatua zegoen, arrazional­tasuna eta jerarkian oinarritua. Eta hogeigarre­n mendeko haize berri horiek fededunen lekua kolokan jarri zuten. Ekonomiak, kontsumoak, erabateko askatasuna­k, inolako loturarik gabeak ekarriko du paradisua mundu honetara. ●

 ?? Argazkia: Utzitakoa ?? Pariseko gatazkak, 1961ean.
Argazkia: Utzitakoa Pariseko gatazkak, 1961ean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain