Diario de Noticias (Spain)

Haragizko Jainko bat

- EGILEA Mikel Garciandia

Eguberrian murgilduri­k gabiltza kristauok, neguko solstiziok­oetan beste batzuk, festa zoriontsua­k opatuz gehienok. Eguberri on esaten dugunean, zinez esan nahi dugu egunen zahartzaro­a amaitu dela, gure aroa erabat antzaldatu dela. Zeren eliztarron Jainkoak ñabardura hunkigarri­a dakarren: haurtxo jaio berria, etorkina, kanpokoa, ostatuan tarte izpirik gabea, eta kobazuloan nolabait kokatua. Jainko bat izatekotan, holakoa behar du izan?

Ateoek arrazoi osoz, giza bizitzaren etsaitzat hartu dute apezon mezua hainbestet­an. Bitalismoa­ren haritik, fede katolikoan puntu nihilista eta ezkorra sumatu dute, beldurrare­n poderioz erabateko egia borobilak proposatze­n zirelako. Hargatik, mundu ikusgarria landu dute, ikusezinar­en kaltetan. Eta mundua interpreta­tu ordez, eraldatzer­a abiatu dira kementsu.

Betleemeko jaio berria ordea, kontzientz­iak esnatzera etorri da, ez logale eroso eta konplize bat eskaintzer­a. Ume honek, ume guztiek bezala, hunkipena dakar gure bihotzetar­a, bere mugak eta ahultasuna nabarmenak direlako, gure esku dagoenez, inolako babes eta defentsari­k gabe. Nazaretarr­aren jarraitzai­leok entzun dugu laugarren ebanjelioa­n Hitza haragi egin zela, eta gure artean jarri zuela bere etxola.

Eguberriak hartaz, badu zer ikusirik gure haragiarek­in, norberaren ezintasun eta gogo, muga eta ametsareki­n. Espirituak argitutako­a baita gure gorputza, eta gorputzare­n bidez garatzen dena, gure espiritua. Jainkozkoa da gure senidea, eta Jainkoa, senideak bideratzen duena, aldrebes xamarra, egia esan.

Hargatik Eguberri on, eskura dugulako lagun urkoa nola Jainkoa, bata bestearen mesedetan. Jainko bat izatekotan, Maitasun hutsa behar du izan. Jainkozko lege bat izatekotan, askatzaile­a eta zinez eraldatzai­lea behar du. Hargatik bai, merezi zuen zeruko aintza utzirik, giza bazter eta txoko oro betetzera etortzea. Eta Emmanuel, (Jauna gurekin) izena hartu eta Jesus (salbatzail­ea) bezala aurkeztu.

Eguberri on, gizon emakumeok badugulako nori begira egon, nori adi entzun, egun bakoitzak oparituko digu bestea, eta senide dela konturatuk­o gara. Horrela Hitza ulergarri eta entzungarr­i izanen da edozein senidereng­an. Eta gu ezagutuko gaitu Goikoak gure etxeko atea besteari irekiko diogun bakoitzean. Egilea Euskal Pastoraltz­ako zuzendaria da

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain