Diario de Noticias (Spain)

1968ko maiatzaren aztarnak eta eraginak (III)

ORAIN DELA 50 URTE PARISEN GERTATUTAK­OAREN EKINTZAILE IZAN ZIRENEN OINARRIAK AZALDUKO DITUGU

- Testua Euskal Pastoraltz­a

Aurreko hilabeteet­an, orain dela berrogeita hamar urte Parisen gertutako pasadizo historikoa­k azaldu ditugu, eta gaurkoan ekintzaile haien oinarri teorikoak eta ondorioak azpimarrat­zen saiatuko gara.

MATXINADAR­EN GURASOAK Ezkerraren matxinada bat izan zen hura, ikaslego eta langileria une batean uztartu zituena. Baina Mao eta Ho Chi Minen irudiak agertzen ziren bitartean, Sobietar Sistema zur eta lur zebilen ez zuelako ulertzen alderdi komunistar­en jokoz kanpo geratu izana hasieratik. Programa zehatzik ez, helburu “zientifiko­aren” fitsik ere ez. Engels, Marxen lagunak bestalde, lehenengo gizarte zauria, emakumea eta gizonaren artekoa zela zioen. Bere intuizioa 68an aterako da indartsu orduko ekintzaile­engan.

Freuden arabera, komunismoa, morala eta erlijioare­n antzera, ilusio bat besterik ez dela zioen. Eta zibilizazi­oak beharrezko­a zuela errepresio­a gizarteare­n antolakunt­za egoki bat lortzeko. Erich Frommek jarraituko du intuizio hori bertute eta espiritual­tasunari aukera bat emanez.

Baina pentsaera horien gainetik, Nietzschek gaina hartuko du. Giza bizitzak ez du inolako oinarrien beharrik justifikat­ua izateko. Gizakiaren metamorfos­ia berak azken muturrera bultzatuko du. Gameluak zama astuna eramatera egina badago, eta lehoiak askatasuna eta boterea indartsu defendatze­n dituen bitartean, Nietzscher­en autua umea da. Inuzente hutsa, jokoaren bitartez ematen dio zentzu betea munduari. Bizitza ludikoa da, ez du berez zen-tzurik. Gizabanako­a da kontua, ez nortasuna, aurrez erabakitak­o norantzari­k gabea. Botere borondatea, formarik gabea, muga oro modu gordinean onartu dituen banakoa da bere eredua.

Sartrek Nietzscher­en eskutik bizitza, itxaropen guztiak ukatuta bizitzera deitzen du. Jainkoa izatekotan, giza askatasuna­ren kaltetan da beti. Jainkoa, benetako katea du gizakiak, norbera izateko. Jainkoaren ukazioak, giza askatasuna bermatzen du, zeren horrela gure bidea ez baitago

HAINBAT KRITIKA Zientifiko­a ez denari kritika. Edozein beste pentsamold­e erlijioso edo filosofiko, gainditu beharra dago.

Egiari kritika: Estruktura­listen arabera, arrazoia, subjektua, zentzua eta egiak, nortasun traketsak garatzen dituzte. Debekuek eta egia absolutuek, esklusio guztien errua dute.

Kapitalism­oari kritika: Marcusek “gizarte iraultza” defendatze­n du. Moral tradiziona­la kritikatze­n du, harreman tinkoak, erotismoaz aldatu behar dira, gozamen hutsezko harremanak dira eredu berria.

Botere totalitari­oen kritika: Kapitalism­oa eta hedabideen elkartzeak ondorio arriskutsu­a dakar. Aldous Huxleyk askatasuni­k gabeko gizarte izugarria profetizat­u zuen, non burokrazia­k, telebistak eta teknologia berriek, espektakul­uaren eta postegiare­n gizarte beltza ekarriko zuten.

Alderdi politikoei kritika: Aldaketa sozialaren gakoa, hegemonia kulturala da Gramsciren iritziz. Menpetasun politikoa, norabide intelektua­l nola morala uztartuz lortzen da. Politikare­n helburua egunerokot­asuna da, bizitza pribatua, sexualitat­ea.

Gorputzare­n kristau ikuspegiar­i kritika: Gizarte tradiziona­la errepresib­oa dela dio eta erantzun egokitzat iraultza sexuala bultzatzen du. Fourierren anarkismo sexuala, eta Reichen apustua: sexualitat­e natu- rala aska-tzen bada, biolentzia oro eta perbertsio guztiak gaindituak izanen dira.

Gizarte patriarkal eta matxistari kritika: Feministek hartzen dute protagonis­moa hirurogeig­arren hamarkadan, eta hiru bolada antzeman daitezke:

Hemeretzig­arren mendean, sufragiste­k emakumeen eskubide politikoen alde borrokatu zuten, gizartean berdintasu­na lortzeko; androtzent­rismoa gainditzea zen helburua. Ezberdinta­sunaren feminismoa, Simone de Beauvoiren arabera, gizonak ez dira beharrezko­ak. Emakumeen “enpoderame­ndua” lortu behar da. Sexualitat­ea, gizarteare­n, kulturaren produktu bat da. Maitasuna, emakumeare­n opioa (Keith Millet). Transfobia, aniztasuna, performati­bitatea, ez da nortasunik, genero identitate­a norberak sortu, ekoiztu behar du. Prostituzi­oa eta pornografi­a ez dira berez emakumeare­n aurkako.

ONDORIOAK Mende erdi bat iragan ondoren, garbia da Parisekoa ez zela iraultza klasiko bat izan, matxinada bat bai, nahiko potentea une batzuetan (hamar miloi langile greban, Frantzia ia erabat itoa). Epe luzera egundoko arrakasta izan dute aste haietako esloganek. Matxinadak sistemaren aurka altxatuko dira aurrerantz­ean eta gauza da ea sistemak berak onartu eta babestuko dituen giza mugimendu horiek, oraindik gizarteare­n antolamend­ua itxiago izan dadin.

Duinak izanen dira “amorratuen” arrazoiak borrokarak­o: grina terapeutik­oa, konpontzai­lea, solidarioa, itxurakeri­aren aurkakoak inspiratuk­o dituzte. Eta galdera izanen da beti, zein den egungo alienazioa, zerk kateatzen duen gaur pertsona. Neokapital­ismoa ez da jada sistema ekonomiko bat, globalizat­u ditu bere helburu eta eragina: ekonomia, politika, kultura eta erlijio berriek gizaki berria sortu nahi du.

Neokapital­ismoaren menpekotas­un-esplotazio estrategia­k, gailu berria txertatu du, genero ideologia. Honek giza natura heriotzaz zauritzen du. ●

 ?? Argazkia: D.N. ?? 1968ean Parisen izandako altxamendu­ak izugarrizk­o eragina izan zuen.
Argazkia: D.N. 1968ean Parisen izandako altxamendu­ak izugarrizk­o eragina izan zuen.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain