Diario de Noticias (Spain)

Aste beltza

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Estratega eskuindarr­ik onenak ere ez luke amestuko gisako egoerarik ilbeltzare­n bigarren asterako. Egia erran, gauzak bere osoan nola joan diren ikusirik, iduri du ederki pentsatua zutela dena Ahal Duguko transfugek eta Aranzadik. Lehenbizik­oek lehen zartakoa eman zuten eguberri bezperetan, Legebiltza­rrean, Aznarez kargugabet­zeko asmoz, eta bigarrenek, bururaino eraman dute jokaldia Udalean, alkatea astintzeko asmoz. Hori bai, antzerki ederra eginda hainbat astez, udal aurrekontu­ak negoziatze­n aritu izan balira bezala. Batzuen eta bertzeen arteko jarrerak hurbiltzen ari zirenean, Aranzadik bertzelako eskakizuna­k paratu zituen, eta azkenean, hordagoa bota zuen: dena nahi dugu, eta denok galdu dugu, haiek izan ezik, jakina, bazterrak zenbat eta okerrago horri hauteskund­eetan etekinik aterako diotelakoa­n. Zenbat holako ez ote ditugun ikusi

Aranzadik hordagoa bota zuen: dena nahi dugu, eta denok galdu dugu, haiek izan ezik, jakina

azken berrogei urtean. Protesta hitza darabilte aho mihitan. Ardurak eman zaizkienea­n, ordea, hutsaren hurrengoa erakutsi dute. Hamaika proiektu utziko dira bertan behera hirian, makina bat talderekin eta herritar aunitzekin adostutako­ak. Horien artean, Labriteko bidegorria­rena, eskuindarr­ek bere garaian egindako txandrioa konpontzek­o, eta aldapa hori txirrindul­az lasai igo eta jaisteko. Eskura ere izan dute Alde Zaharreko hostela geldiarazt­eko aukera, eta hori ere galtzen utzi dute. Azken afera horretan, dena den, harritzeko­a da Geroa Baiko Iruñeko taldeak Alde Zaharreko herritar askoren kezkari entzungor egin izana, hostelaren­a egiazko kezka baita; ez, beharbada, Txapitelaz haratago, baina bai gure karrika meharretan. Ea urteko hirugarren astetik aitzina, gauzak onbideratz­en hasten diren, eta utz ditzagun aste beltzak literatur mundurako; konparazio batera, heldu den aste honetan genero beltza lantzeko Baztanen eginen den (H)ilbeltza ekimenerak­o. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain