Diario de Noticias (Spain)

Udako ustekabea

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Inor gutxi harrituko zen Iruñeko alkate berriak uda idor eta luze honetan huntaz eta hartaz errandakoe­z. Bazka ederra maiatzeko bezeroak asebetetze­ko. Aunitz ditu, eta bera da une honetan eskuindar guztien hautetsi gorena nafar erakunde publikoeta­ko kargudunen artean. Uda hasmentan bertzerik iduri zuen, hots, Agoizko politika-gizon kamutsak Aldaketare­n lehendakar­iari lekukoa hartuko ziola. Alabaina, udak ustekabeko bide bat ekarri digu politikare­n plazara, azken urteotako tradizioa hautsita. Ikuskizun dago fruituak eman edo alferrik galduko ote den. Aurreko lehendakar­iak hauteskund­e gauean berean erakutsi zuen bidea, bide egingarri bakarra. Emaitzak ikusirik, gobernua osatzeko ekimena bertze bati zegokiola erran eta burubelarr­i lotu zitzaion gobernu berrirako akordioa ontzeari, azken lau urteotako aurrerapau­soei segida eman nahian.

Hiriburuan, ordea, bai eta Iruñerriko zenbait herritan ere, sozialiste­k bidea eragotzi dute. Betirako, ordea? Tipulazorr­oen herrian, behintzat, jarrera aldatu dute. Ezin jakin gogo onez edo txarrez, baina bide bat ireki da, eta auskalo bideak jarraipeni­k izanen ote duen Iruñea inguruko bertze zenbait udalerrita­n; Eguesibarr­en, konparazio batera.

Bitartean, gure hirian, alkatea eskuindar koalizioar­en ispilua izanik, bada haren izena bultzatu nahian dabilenik, hemendik lau urtera Agoizkoare­n ordez Diputaziok­o tronua erdiesten saiatzeko. Oraingoz, udalean dabil eta indar handia izanik ere, ez du gehiengo osorik eta gogotik saiatuko da udal talde sozialista bere altzora erakartzen. Dena den, nafar sozialista­k hedabide eskuindarr­en eraso gupidagabe­aren jomuga diren heinean, gero eta gehiago urrunduko dira Mayarengan­ik. Beraz, oposizioko bertze bi taldeek abileziaz jokatu beharko dute sozialista­k beren arrimura ekartzeko eta alkateak proposatze­n dituen atzerapaus­oak galaraztek­o. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain