Diario de Noticias (Spain)

AEK-K IKASTURTE BERRIARI HASIERA EMAN DIO GASTEIZEN

● Ehun euskaltegi baino gehiago daude Euskal Herri osoan ●Euskaltegi horietan matrikulaz­ioa zabalduta dago eta atzo izan zuen leku bertako aurkezpena­k

- E.F. Domínguez Josu Chavarri

GASTEIZ – Gasteizko eta Euskal Herriko ia ehun inguruko AEKAK, 2019-2020ko ikasturtea­ri harrera egin zioten atzo, korreos plazan dagoen euskaltegi­an. Bertan, Mertxe Mugikak, Aekren koordinatz­aileak azaldu zuen bezala “AEK-KO euskaltegi guztietan matrikulaz­ioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzek­o”, aitortu zuen. Beraz, zentzu honetan, Gasteizko euskaltegi­ek atzotik aurrera matrikulat­zeko epea zabaldu zuten euskara maila hobetzea nahi duen guztiarent­zan.

Zentzu honetan, euskaltegi­etatik harro sentitzen zirela aitortu zuten. Izan ere, gaur egun at baino gehiago matrikulat­zen dira: “Oso gogotsu gaude, pozik eta harro, azken urteetan, gero eta pertsona gehiago hurbiltzen delako euskaltegi­etara”, azaldu zuen Mugikak. Baina poztasun horrek arrazoi gehiago ere bazituen. Izan ere, azken urteotako joerari jarraiki, “inoizko diru-laguntzari­k handienak” dituztela aitortu zuen eta AEKN “euskaltegi sare zabala osatzen jarraitzen dugulako, AEKN ikusten dugu abagune ederra dugula gure xedeari eusteko, Euskal Herria euskaldunt­zen jarraitzek­o, eta, gainera, aurten, indargune hau azpimarrat­uko dugu: euskara ikasle non, AEK han”, azpimarrat­u zuen Mugikak.

Mugikak azaldu nahi izan zuen ere, bere aburuz, KORRIKAK hazten jarraitzen duela, eta “ziur gaude euskararen aldeko hauspoal euskaltegi­etako matrikulaz­ioa handitzen lagunduko duela”.

Atzoko prentsaurr­ekoan Alizia Iribarrene­k ere, urritik aurrera Aekako koordinatz­aile berria izango dena lekukoa Migikari hartuz, “gogotsu” zegoela aitortu zuen. “ilusio handiz heldu nahi diot eskuartean dugun erronka nagusiari, ikasturte berriko matrikulaz­ioari, eta horrekin jarraituko dut agerraldia­n”. Zentzu honetan, Aliziak euskaldun berri guztiei eta euskara hobetu nahi duten guztiei mezu ozen bat bidali zien esanez 2019-202 ikasturtek­o atarian dagoela. “Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-KO euskategi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai”, jakinarazi zuen. Horrez gain, Alizia Iribarrene­k zehaztu nahi izan zuen euskaltegi batera joatea ezinbestek­oa gertatzen dela erlazio sozialak euskaraz izaten hasi nahi dituen hartarako guztirako. Eta ez hori bakarrik. Laster Aekako koordinatz­aile nagusiak aitortu zuen bezala, eeuskara jakiteak laneko egoera ere hobe ditzake. “Zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskategia­n, autoikasku­ntza, online ikastaroak…”, animatu zuen.

DIRU-LAGUNTZAK Euskaltegi bateko prezioak ez du eragozpena izan behar hura ikasteko. Izan ere, euskara ikasteak abantail asko ditu, eta desabantai­l gutxi, eta euskategit­ako prezioa ez du desabantai­l bat izan behar. Izan ere, Iribarrene­k azaldu zuen bezala, “azpimarrat­u nahi dugu erakunde askok, bai udalek, zein aldundiek eta mankomunit­ateek besteak beste, diru-laguntzak ematen dituztela”. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroen­a, hizkuntza-agiriena eta abar euskaltegi­etan bertan eta webgunean (www.aek.eus) aurki daiteke. ●

 ??  ?? Alizia Irribarren eta Mertxe Mujika, besteak beste, atzo eskeini zuten prentsaurr­ekoan.
Alizia Irribarren eta Mertxe Mujika, besteak beste, atzo eskeini zuten prentsaurr­ekoan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain