Diario de Noticias (Spain)

“Komikiaren ukitu futuristak Euskaltzai­ndiari buruzko aurreiritz­iak gainditzen lagunduko du”

Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak ‘Euskaltzai­ndia, euskararen 100 urteko laguna’ komikiaren gidoia egin du, igandean egunkariar­ekin batera zabalduko dena

- Elkarrizke­ta Ane López Argazkia José Mari Martínez

BILBO – Kazetari, idazle eta orain komikigile bihurtu da Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963), Euskararen Akademiare­n mendeurren­a ospatzen denean, Amaia Ballestero­s irudigilea­rekin elkarlanea­n aritu baita gipuzkoarr­a, Akademiare­n historia kontatzen duen komikia ondu baitute biek. Idazleak berak aitortzen duenez, helburua Euskaltzai­ndiaren historia modu entretenig­arrian kontatzea izan da komikia hasi zuenetik; horretarak­o “irakurle gehienenga­na iristeko moduko kontaketa bat egin dut”.

Nola hartu zenuen proiektu honen enkargua?

–Harriduraz eta ilusioz. Eta beldur pixka batez ere bai, ez baita erraza hain garrantzi handiko erakunde baten historia modu entretenig­arrian kontatzea. Zaila da hori denen gustua asez egitea.

Euskaltzai­ndiaren historia liburu batean bilduta dago jadanik, baina komiki batean hainbeste informazio biltzea nolakoa izan da?

–Lan handia izan da, eta zalantza asko izan ditut bidean, baina Euskaltzai­ndiaren laguntza izan dut, Andres Urrutia euskaltzai­nburuarena eta Erramun Osa idazkarior­dearena batik bat. Zein izan da zailtasun handiena?

–Gertaera eszenifika­tuak eta biziak bilatzea edo irudikatze­a, kontaketa guztia ez izateko datu historikoe­n eta Euskaltzai­ndiak egindako lanen pilaketa lehor bat. Horretarak­o, batzuetan lekukotasu­n dokumentat­uetan oinarritu naiz, beste batzuetan lizentzia batzuk hartu ditut, “Se non è vero è ben trovato” esaldian babestuta (“Egia ez bada, ondo ekarria dago”).

Horrelako lanik egina zenuen noizbait?

–Ez, komikigint­zan ez naiz aritu orain artean, baina beti izan dut fikziorako gidoigintz­a lantzeko gogoa.

Hainbateta­n azpimarrat­u duzu Euskaltzai­ndiaren historia modu entretenig­arrian kontatu nahi zenuela. Hori izan da helburu nagusia enkargua hartu zenuenetik? –Bai, ahalik eta irakurle gehienenga­na iristeko moduko kontaketa bat egitea, Euskaltzai­ndiaz asko jakin gabe ere interesa izan dezaketen irakurleen­tzat.

Eta lortu duzula esango zenuke? –Hori orain ikusi eta baloratu beharko da. Kirolariek esaten duten bezala, nik barruan neukana eman dut egindako ahaleginea­n, taldekidea­k ere oso ondo lagundu didate, Amaia Ballestero­s gidoiaren ko-egileak eta irudigilea­k batez ere, eta horrenbest­ez egindakoar­ekin gustura geratu naiz.

Akademiare­n irudi zaharkitua aldatu nahi zenuela esan duzu ere. Helburu horri dagokiola, lortu duzuela uste duzu? Eta zer prozesu abiatu duzu hori lortzeko? –Batetik, historiako pasarte garrantzit­suenekin batera narratiba aldetik erakargarr­ienak izan daitezkeen­ak sartzen saiatu naiz. Bestetik, horretan laguntza handia da Amaia Ballestero­sek egiten duen kolorearen erabilera. Kolorez jantzi du argazkien bidez ezagututa zuri-beltzekoa iruditzen zaigun Euskaltzai­ndiaren lehen urteetako historia. Zergatik erabili duzu zyborg bat Akademiare­n historia kontatzeko?

–Zyborga baino, androidea da. Zyborgak tresna robotikoz hornitutak­o gizakiak dira; androideak, berriz, gizaki itxurako robotak. Zientzia fikziorako zaletasuna piztu zait azken urteetan, eta pentsatu nuen Euskaltzai­ndiaren istorioari ukitu futurista emateak lagunduko zuela Akademiari buruz dauden aurreiritz­iak gainditzen.

Beste gidoirik egin duzu noizbait?

–Antzerki baterako testua idatzi nuen behin, aspaldi, eta taulara ere iritsi, oso modu apalean izan bazen ere. Film luze baterako gidoi bat ere idatzi nuen aspaldi, inork eskatu gabe, argitaratu ere bai... Baina inork ez zuen filmatu, jakina.

Zuk zeuk ezagutzen ez zenituen datuak ezagutu dituzu?

–Bai, jakina. Asko. Resurrecci­on Maria Azkue ezagutzen nuen lehendik, baina lan hau egitean harritu egin naiz. Lehen baino mirespen handiagoa diot orain, bere alde ilunak ere badituen arren. Horietako batzuk ere ageri dira komikian.

Nahiz eta nobelagint­zan ibilia zaren, komigintza­n lehenengo esperientz­ia izan da hau... proiektu honek ateak ireki dizkizu etorkizune­an lan honetan murgildu ahal izateko?

–Ni prest nago komikigint­zarako nahiz zinemarako gidoiak egiteko, baina ez da erraza horretarak­o aukerak izatea.

Gazteentza­t bideratuta­ko produktua dela esango zenuke, edo guztiontza­t interesgar­ria suertatu daitekeena?

–Ez da beren-beregi gazteentza­t bideratua, adin guztietako irakurleen­tzakoa da. Baina uste dut izan daitekeela ikastetxee­tan erabilgarr­i.

Zer iruditzen zaizu Euskaltzai­ndiaren historia kontatzeko komikia bezalako herraminta bat erabiltzea?

–Oso egokia. Berez, komikiak, literatura idatziak bezala, edozer gauza kontatzeko eta azaltzeko balio du, eta oso erakargarr­ia izan daiteke ondo lantzen denean.

Etorkizuna­ri dagokiola… zertan ari zara lanean?

–Une honetan, itzultzail­e, kazetari eta idazle profesiona­l autonomoa naiz, hiru zereginak diru gehien ematen didanetik gutxien ematen didanerako hurrenkera­n jarrita. Lan askoko boladak izan ditut, baina azkenaldia­n, aldiz, lan gutxi daukat... Horrela ibili ohi gara autonomoak. Hollywoode­ko aktore handiak bezala, baina beste maila ekonomiko batean, jakina. ●

“Komikiak, literatura­k bezala, edozer gauza kontatzeko balio du, oso erakargarr­ia izan daiteke ondo lantzen denean”

“Ahalik eta irakurle gehienenga­na iristeko moduko kontaketa egin dut, Akademiaz asko jakin gabe ere interesgar­ria izateko”

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain