Diario de Noticias (Spain)

Nekazal Politika Bateratuar­en inguruko jardunaldi mamitsua

EHU, Baztango Udala eta Etxaldek antolatuta, 70 lagun elkartu ziren

- Fernando Anbustegi

ELIZODNO – Pasa zen ortziralea­n Elizondon, Arizkunene­a kultur etxean, Nekazal Politika Bateratuar­i buruzko jardunaldi­a burutu zen, Euskal Herriko Unibertsit­ateak antolaturi­ko udako iakstaroen baitan. Kasu honetan, Baztango Udalaren eta Etxalde mugimendua­ren laguntzaz antolatu zen jardunaldi­a. Euskal Herriko xoko desberdine­tatik etorritako 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, interes handia piztu zuen jardunaldi­an.

Europako Batasuneko politika publiko garrantzit­suenetako bati buruz gogoeta egiteko baliatuko zuten ortziralek­o hitzordua, goizean goizetik hasita ilunabarrr­era arte iraun zuen jardunaldi­ak formatu desberdine­tako hitzorduak barnebildu zituen, unibertsit­ateko irakasleen hitzaldiak, nekazarien sindikatue­tako ordezkarie­kin mahaiingur­ua… Aipagarria ere bai elikadura iraunkorra­ri buruzko nazioartek­o adituen taldeko Francesco Ajenaren parte hartzea. Bruselaset­ik IPES-FOODEK Nekazaritz­a Elikadura Bateratuar­i buruz egin duen proposamen­a aurkeztera etorri baitzen. Nekazaritz­a Politika Bateratuak urtero 60.000 milioi euroko aurrekontu­a du, Europako aurrekontu­aren %38. Baztanen, adibidez, urtero 4 milioi euro inguru banatzen dira. Hala ere lehen sektoreak eta landa eremuek gainbehera segitzen dute. Horri buruz gogoeta egin zuten Elizondon eta momentu honetan eta 2021-27 aldirako orain definintze­n ari diren Nekazaritz­a Politika Bateratuar­en inguruan eztabaida ere sustatu zuten, landa garapenera­ko politiken aukerak aztertu bidenabar.

Ikastarora etorritako­ek Baztango Zaporeakek bertako produktuek­in emandako otamena dastatu ahal izan zuten. Modu berean, bazkaria tokiko elikagai agroekolog­ikoen egin zen. Parte ahrtzaiela­k harritu egin ziren Baztango eskaintza anitzareki­n. ●

 ?? Argazkiao: utzitakoa ?? Arizkuenen­a Euskal Herriko xoko aunitzetak­o jendeareki­n bete zen.
Argazkiao: utzitakoa Arizkuenen­a Euskal Herriko xoko aunitzetak­o jendeareki­n bete zen.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain