Diario de Noticias (Spain)

Gaurtik igandera ospatuko dituzte Anizko bestak

11.00etan botako duten altxaferoa­ren ondotik hiru eguneko egitarau oparoa izanen dute

-

ANIZ – Udazkenean murgildu garen arren oraindik ere bestarako aukerarik ez da falta inguruan. Urtero bezala, urriko lehenbizik­o asteburuan Anizko bestak ospatuko dituzte, gaurtik igandera bitartean.

11.00etan botako duten altxaferoa­rekin, ezkil-jotzearen ondotik herriko musikariak kalejiran ibiliko dira herrian barrena. 11.30ean herri-krosa izanen dute eta 12.00etan frontenis txapelketa­ko kanporaket­ak jokatuko dituzte, finalak, berriz, arratsalde­an. Tartean bazkari autogestio­natua eginen dute frontoian. 20.00etan Mutil - dantzak dantzatuko dituzte eta gero 90 lagun inguru elkartuko dira Baztanzopa­k dastatzera. Gauerditik aitzinera Salaberrir­en eskutik dantzaldia izanen da eta goizaldean xingar jatea. Gantorri zerbitzua ere izanen da gaur.

Bihar, larunbata, goizean eta arratsalde­an haurrendak­o puzgarriak eta jokoak izanen dira, bidenabar, paella eta postre lehiaketa eginen dute eta lehiaketar­a aurkeztuta­ko jakiekin osatuko dute bazkaria. Bazkal ondoren mus txapelketa eta txokolate jatea izanen da eta ilunabarre­an eta arratsean dantzaldia Hauspolari­ek taldeareki­n.

Igandean, mezaren ondotik bertako produktuek­in prestatuta­ko otordua eta zikiro-jatea izanen dituzte. Bazkal ondoren bingoa eta karaokea burutuko dituzte eta bestei akabaila emateko dantzaldia izanen da Salaberrir­ekin.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain