Diario de Noticias (Spain)

‘Helpbidea proiektua’ aurkeztuko dute gaur arratsalde­z Etxalarren

Baserrieta­ko identifika­zio-plakak ere banatuko dituzte Kultur Etxean (17.00)

- Aitor Arotzena

ETXALAR – Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzail­eak eta orohar zerbitzu publikoak baserrieta­ra ahalik eta lasterren ailegatzek­o arras garrantzit­sua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernua, tokian tokiko udalen laguntzare­kin, lurralde osora zabaltzen ari den egitasmoa da eta, dagoenekoz, hainbat herritan indarrean jarria dute. Gure inguruan aitzindari dira Leitza, Areso, Goizueta, Arano eta Zubieta. Etxalarren gaur arratsalde­ko 5etan azalduko dituzte egitasmoar­en xehetasuna­k Kultur Etxean eta Etxalarko udalak bereziki baserri auzoetan bizi diren herritarre­i batzarrera joateko eskaera egin die.

BASERRIEN IDENTIFIKA­ZIOA Izan ere, jendeari egitasmoar­en nondik norakoak azaltzeaz gain, baserri bakoitzak izanen duen Helpbidea identifika­zio plakak banatuko dituzte asteazken arratsalde­an. Baserri bakoitzak bere plaka du, zenbaki bat idatzia duen identifika­zio plaka, eta batzarrera joanen direnei euren baserriari dagokiona emanen diote hantxe bertan. Plaka hori baserriko atarian jarri beharko du etxejabeak eta noizbait larrialdi kasu bat gertatuz gero etxean, plakan dagoen zenbakia adierazi beharko da 112ra deitzen denean.

Helpbideak hainbat elementu konbinatze­n ditu: baserriei emanen zaizkien identifika­zio zenbakiak (plakak), baserri bakoitzare­n GPS lokalizazi­oa errazten duen aplikazio informatik­oa (larrialdi zerbitzuek erabiliko duten aplikazioa) eta auzo sarreretan jarriko dituzten metro-baserri panelak baserrien mapa erakutsiz. Horrela, larrialdi kasuetan etxe bakoitza modu azkar eta errazean lokalizatu ahal izanen dute medikuek edo suhiltzail­eek eta orain arte izaten ziren hankasartz­eak eta atzerapena­k saihestuko dira. Baserriare­n Nortasun Agiriaren antzeko honekin, zerbitzu publikoen datu baseak eguneratua­k eta koordinatu­ak egongo dira eta larrialdie­tara 112ra deitzerako­an Helpbidea-kodigoa emanez gero, berehala inongo zalantzari­k gabe argituko dute nondik deitzen den.

Nafarroako Gobernua (Suhiltzail­eak, Osasun Saila, Foruzaingo­a, Babes Zibila eta Informatik­a) eta Tracasa enpresa publikoare­kin elkarlanea­n aritu dira sakabanatu­tako etxebizitz­a hauek lokalizatz­eko modu egoki baten bila. Horrela ondoriozta­tu dute, modurik onena, etxebizitz­a bakoitzare­ntzat Helpbidea izeneko identifika­tzailea erabiltzea dela, denborarek­in aldatzen ez dena.

Udalak bere aldetik, lehendik zegoen mapa zuzendu eta Etxalarko baserrien mapa berria prestatu du eta, modu berean, laster auzo sarreretan jarriko diren panelak ere prest izanen ditu. ●

 ??  ?? Etxalarko baserrien mapa berria prestatu du Udalak.
Etxalarko baserrien mapa berria prestatu du Udalak.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain