Diario de Noticias (Spain)

Larrazken kulturalak hartu du Kirikoketa egunaren lekukoa

Arizkunen, duela mende batzutako sagardogin­tza sakonki lantzen dihardu Jo ala Jo taldeak

- Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol

ARIZKUN – Jo ala Jo elkarteak bi hamarkada inguru daramatza Arizkunen, garai bateko sagardogin­tza berreskura­tu eta tradizioar­en eta kulturaren inguruko ondarea zaintzen. Gamioxarre­a dolaretxea berreskura­tu zuten eta orduz geroztik, urtero sagardoa egiten dute bertan, garai batean bezala, garai bateko dolarean, garai bateko moduan. Duela mende batzuk gure arbasoek sagardoa egiten zuten modua denon eskura jartzen dute urtez-urte, azalpeneki­n eta lana eta kultura uztartzen dituen ospakizuna­rekin. 20 urtez aski errotu den Kirikoketa eguna antolatu izan dute eta jendetza hurbildu izan da Arizkunera, historia ezagutu eta ongi pasatzera.

Aurten, dena den, aldaketa bat izan da. Orain arte, erran bezala, Kirikoketa besta antolatu izan dute, antzezpen baten bidez, sagarrak dolarera eraman, dolarean zanpatu eta zukua atera ondotik kupeleratu­z. Egun bateko besta giroan egiten zen dena, baina aurten, Kirikoketa bestaren ordez, Larrazken kulturala izeneko zikloa antolatu dute.

Jo al Jo taldeko kide Ixiar Torresek dionez, “Larrazken kulturalak Kirikoeta bestaren funtsa mantenduko du, funtzio eta balio berberak beteko ditu: auzolana edota landa eremuko kultur espresioen hedapena; baina elkar saretzean eta harreman lasaiean, dolareko lanetan eta ekarpen agroekolog­ikoan pixka bat gehiago sakonduz”.

Horretarak­o, lehen egun bakarrean ikusgai jartzen zen prozesua luzatuko dute aurten eta honela jendeari lasaiago eta sakonago ikusi eta ikasteko aukera eman nahi diote. Aste honetan hasi dira Larrazken kulturalar­ekin.

Egun hauetan, gaur arte, sagardiare­n zainketa eta sagar biltze prozesuan murgilduak daude. Aurten sagar urtea da eta 3.000 kilo inguru sagar bilduko dutela uste dute. “Kopuru ederra litzateke” Torresen erranetan. Gainera, Gamioxarre­ko dolareak 1.500 kiloko edukiera duenez, ongi datorkie bi sagar-jotze egiteko, hala eginen baitute. Hain zuzen ere, asteburuan (ortziralet­ik igandera) eginen dute lehenbizik­o sagarjotze, estutze eta kupelaratz­ea. Gero, astelehen eta asteartean dolaretxek­o lanak burutuko dituzte, eta urriaren 18 eta 19an eginen dute bigarren txanda, sagar-jotze, estutze eta kupeleratz­ea, alegia.

Sagardoa egiteko prozesu hau hurbiletik ezagutu nahi duenak eta laguntza eskaini nahi duenak lehenagoti­k jakinarazi beharko du, 670 720 913 telefonora deituz edo sms mezu bat idatziz edo joalajo@gmail.com helbidera mezua igorriz. ●

 ??  ?? Gamioxarre­ko dolarean sagarra joko dute aurten ere.
Gamioxarre­ko dolarean sagarra joko dute aurten ere.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain