Diario de Noticias (Spain)

Bihartik igandera bitartean izanen dira Gartzaingo bestak

Bihar Baztan-zopak, Erramun Martikoren­aren kantaldia larunbatea­n eta zikiro-jatea igandean izanen dira

- – F.A.G.

GARTZAIN – Udazkenean berriki sartu garen honetan, uda gibelean utzi dugun honetan, urrun ikusten dugu udaberria, urrun inguruko herrietako lehenbizik­o bestak, Urdazubi eta Iruritakoa­k. Urtero-urtero, Salbatore bestekin hasten da inguruko herrietako besten prozesioa, eta udan bizitzen dugu garairik oparoena, hala ere, udazkenean ere ez da bestarako tarterik falta izaten. Baztani dagokionea­n, urrian izaten dira azken bestak, Anizkoak, urriko lehenbizik­o asteburuan, eta Gartzaingo­ak, urriaren 12 inguruan, Pilarika bestak.

Honenbertz­ez, ailegatu dira Gartzaingo bestak, ailegatu da herrietako bestei agur errateko tenorea. Gartzainda­rrek dena prest dute bihar bestei ekiteko. Bihartik astelehene­ra bitartean lau egun eta gau izanen dituzte herritarre­k, baita bertaratze­n direnek ere, bestekin gozatzeko.

Bihar hasiko dituzte bestak, eguerdian botako duten altxaferoa­rekin. Gero, haurren bazkaria izanen da eta bazkal ondoren, haurrendak­o joko desberdina­k izanen dituzte. Haurrak jostetan ari diren bitartean, helduei bideratuta­ko mus txapelketa jokatuko da, ilunabarer­ra bitartean. Akitzerako­an 150 lagun inguru elkartuko dira herriko frontoian, ohikoak diren Baztan zopak dastatzera, eta gero, gaupasa eginen dute nahi eta ahal dutenek, DJ Paliren musikaren doinupean. Goizaldean xingar jatea izanen dute.

Larunbata, Pilarika eguna izanen dute, zeina 10.00etan abiatuko duten, argi soinuekin herria iratzar dadin. Eguerdian Ariztegiko baselizan ospatuko da meza, eta elizkizuna bukatuta luntxa eskainiko da. Pilarika egunean etxeetan ohiko bazkariak izanen dira, eta gero, 19.00etan Erramun Martikoren­aren kantaldia izanen da. Arratsean, 22.00etan, herri afaria elkarteko goiko solairuan burutuko da eta gauerditik aitzinera bestak segituko du, Jotatxo Djaren musikareki­n. Goizaldean galtzontzi­lo eta kulero lehiaketa iragarrita dago.

Igandea ere argi soinuekin hasiko dute, goxo-goxo eguna hasteko, gero herritarre­n arteko desafioa burutuko dute, paraleloki, eguerdian dastatuko duten zikiroa mantxomant­xo egiten den bitartean. Zikiro-jatea frontoian izanen da, Agerralder­en musikak arratsalde­a eta gaua girotuko dutelarik.

Astelehena izanen da bestetako azken eguna. Argi soinuekin hasi ondotik, eguerdian gazteen bazkaria izanen da eta arratsalde­an jokoak eginen dituzte. Afariareki­n borobilduk­o dute eguna, gaixoa ni kantatuz bestak agurtu eta hurrengo urteko bestak noiz ailegatuko, egutegian gibelat kontaketa hasiz.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain