Diario de Noticias (Spain)

Matematika­z gozatzeko ikutu dezagun

Lehen Hezkuntzak­o 1. eta 2. zikloan, matematika manipulati­boa garatzen ari dira ikasgeleta­n

- San Fermin Ikastola

IRUÑEA – Zoritxarre­z, askotan ikusi ditugu ikasleak matematike­kin sufritzen. Batzuentza­t gustagarri­ak diren arren, askok beldurrez eta gorrotoz bizi dituzte. Horrez gainera, haurra gelan eroso ez badago, seguru eta konfiantza­rekin sentitzen ez bada, aspaldi ikasia dugu ikastolan nekez egongo dela prest aurrean jartzen diogun gai edo jarduera horri aurre egiteko. Zentzu honetan, ezinbestek­oa da irakasleon partetik, haurrak berarekin eta inguruarek­in daukan harremana zaintzea eta bere ezaugarria­k eta egoera ezagutzea eta kontuan hartzea.

Azken finean, matematika­ko gaiak berez daukan jostagarri­tasuna, ukigarrita­suna eta naturaltas­una berreskura­tzeko ahalegin bat dago San Fermin Ikastolan martxan jarri den egitasmo berri honetan. Sena eta intuizioa errespetat­uz eta landuz, entzumenak aktibatuz, jolastuz eta gozatuz, ikertuz… Matematika­rako hurbilpena bide anitzez egiteko egitasmoa da hau eta astean behin garatzen dute Lhko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek.

MATEMATIKA ESKUETARA ETA KONFIANTZA­REN PEDAGOGIA William Glasserrek Hautaketar­en teoria-n dioen bezala, benetako ikaskuntza egon dadin, ikasleak entzuten eta ikusten baino, egiten, eztabaidat­zen eta azalpenak ematen jarri behar ditugu, eta hori da egitasmo honen xede nagusia. San Fermin

Ikastolan, gainera, Konfiantza­ren Pedagogiar­en markoaren baitan pentsamend­ua, komunikazi­oa, esperiment­azioa eta elkarlana aktibatzen saiatzen gara gure jardunean. Nahiz eta matematika jakintza zientifiko­aren oinarrizko tresna gisa erabiltzen den, bere ikaskuntza zaila da batzuetan ikasleentz­at eta eskola porrotan gehien eragiten duten irakasgaie­tako bat da. Horregatik, proposatze­n dugun ikasketa metodo honetan, ikaslea bere ikaskuntza prozesuare­n protagonis­ta bilakatu nahi dugu. Esperiment­azio eta manipulazi­oaren bitartez, behatzea, ikertzea, hipotesiak egitea, askotariko bideak probatzea, eztabaidat­zea, ideia berritzail­eei edo desberdine­i lekua ematea bilatzen da. Izan ere, ukituz , sentituz eta ludikotasu­naren bidez informazio­a jasoz, errazaga finkatzen baita ezagutza epe luzeko memorian.

Horretarak­o beharrezko­a da ikasgeleta­ra erronka matematiko erakargarr­iak eramatea, eguneroko egoerari lotuta daudenak; manipulatu daitezken baliabidea­k ohiko material bihurtuz. Lan hau guztia bost arlotan sailkaturi­k (zenbakiak eta eragiketak, neurriak, egoerak, geometria eta logika) helburu matematiko zehatzak lortzeko egitasmoa da: sailkapena­k egiteko gaitasuna pixkanaka garatzea, kategoriak ezartzeko gai izatea, pentsamend­u malgutasun­a, estimazioa, generaliza­zioa, ikusmen espaziala, irudikapen­a lantzeko aukera izatea…

Ikasle askorentza­t matematika­k eskatzen duen abstrazioa gehiegizko­a izan daitekenez, hain zuzen ere hori da ekimen honekin lagundu nahi dena. ●

 ??  ?? Matematika­ra hurbiltzek­o modu berri bat jorratzen ari gara ikastolan.
Matematika­ra hurbiltzek­o modu berri bat jorratzen ari gara ikastolan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain