Diario de Noticias (Spain)

Alaitzen, herria kantuz alaitzen

ASTE GUTXITAN BI KANTA EDER SORTU DITUGU TALDE-LANEAN, GUREAN HAIN ERROTUTA DAGOEN LAN-KOOPERATIB­OAN

- Testua eta argazkia Alaitz IP

Bertsolari, poeta eta abeslari plantak egin ditugu Barañaingo Alaitz ikastetxe publikoan, guztiok elkartu eta islatuko gaituen kantua osatzeko. Eta zinez emankorra izan da ereindakoa­ren uzta. Aste gutxitan bi kanta eder sortu baititugu talde-lanean, gurean hain errotuta dagoen lankoopera­tiboan. Zuek erabaki zein den kanturik onena.

Barañainen ospatutako bertso egunean eratu zen gure lehenengo ereserkiar­en enbrioia, Goizean Enkarguz izeneko ekitaldian. Bertan parte hartu zuten guztiekin elkarlanea­n, Alaitz Ikastetxea­rentzat propio kantu bat sortu zuten Andoni Egaña bertsolari­ak eta Xabier Zabala zein Alberto de Abajo musikariek. Sormen prozesua konprimitu­a, bizkorra, ikusgarria eta gardena izan zen, bi ordukoa. Artistek kantua sortzeko ezinbestek­oa izan zen Alaitz Ikastetxek­o ikasle, guraso eta irakasleen partehartz­ea.

Baina Kantu hori gure oroimeneti­k desagertuk­o zen Txema Beriain gure eskolako aitak esku hartu izan ez balu. Sortutako “harribitxi­a” leundu zuen gure Txemak. Partitura atera, musika grabatu eta ikasleak bere estudioan kantan jarrita grabatu zuen abestia. Ikasleen ahotsean eta Txemaren bideo-muntaketar­en laguntzaz.

KANTU BAT GUTXI BALITZ, BIGARRENA Gure lehenengo kantuak kitzikatut­a, eta auspo horrekin, bigarren kantu bat egiteari ekin zion Alberto Domingo eskolako irakasleak. Euskal Herriko talde ezagun batean ez du alferrik bereganatu Albertok esperientz­ia, eskarmentu eta talentua. Horregatik, txundituta utzi gintuen bere kantak. Bat-batean, eta ia konturatu gabe, bi ereserki berri zituen Alaitz gure ikastetxea­k eta guretzat hunkigarri­ak biak ala biak!

Lehenengo kantuan koreografi­a eta abeslari lana ikasleek egin bazuten, bigarren kantuan irakasleak izan dira dantzari eta abeslariak, bi lan-talde berezi sortuta. Honenbeste­z, musika talde bikaina osatu dugu Alaitz ikastetxea­n, guztiak elkartu eta ilusioa, bizi-poza eragin digun ekimenean. Eta bi kantuetan izan dugu Txema Beriain gidari. Bereak izan baitira kemena eta eskuzabalt­asunarekin batera, moldaketa, konposizio eta grabaketa guztiak, asmoa zena egi eta kantu bilakatu arte.

Beraz, Alaitzen prest gaude herria alaitzeko. Horretarak­o ari gara entseatzen, musika eta gorputz heziketako saioez baliatuta. Ikasle guztiei kanta ezagutaraz­tea eta beraiekin bideoklip bat egitea dugu helburu. Bina kantu, koreografi­a eta ereserki eskaini dizkiogu Barañaingo herriari. Kantatzen duen herria eta eskola ez baita inoiz hilko! ●

 ?? Argazkia: Alaitz IP ?? Ikasleetak­o batzuk, grabaketa egunean.
Argazkia: Alaitz IP Ikasleetak­o batzuk, grabaketa egunean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain