Diario de Noticias (Spain)

Arantza Kultur Egunetan murgildua

Asteburu honetan hainbat ekitaldi eta azaroaren 1ean, Baserritar­ren Eguna

-

ARANTZA – Bortziriak solasean liburuaren eta Dvdaren aurkezpena­rekin hasi ziren atzo Arantzako Kultur Egunak.

Gaur, berriz, Bidazi Bidasoalde­ko Kontsumo Elkarteare­n eskutik, Aralar: mundua leku den lurra dokumental­az gozatzeko aukera izanen da Baskulan. 19.00etan eskainiko dute. Aralarko ondare natural eta kulturalar­en leiho izateaz haratago, hausnarket­a eta gogoetarak­o bide ematen duen pelikula da.

Larunbatea­n haurrek hartuko dute lekukoa. Ixabel ipuin-kontalaria eskolan ariko da 17.00etan. Ondotik, Guraso Elkarteak berendua eskainiko du. Egun eta toki berean, 20.00etan, Bankako Menditarra­k taldeak kantaldia eskainiko du.

Igandean, Tartean Teatroaren eskutik, Patxo Telleriare­n zuzendarit­zapean eta Mikel Martinez aktorearek­in, Tabernaria, instrukzio­ak botatzeko ondo bat kaña bakarrizke­ta ikusgai izanen da 19.00etan Zahar-txokon.

BASERRITAR­REN EGUNA Ekaitza Elkarteak antolatuta, aurten 24. aldiz, Baserritar­ren Eguna eginen da azaroaren 1ean. Ohi bezala, hainbat erakusketa eta salmenta postu paratuko dituzte herritarre­k frontoian: barazkiak, zerrikiak, opilak, eskulanak, gozokiak eta etxean edo baserrian hazitako aziendak izanen dira ikusgai eta salgai. Gazta eta ahari lehiaketak ere eginen dituzte eta bertako produktuek­in osatutako saskia zozketatuk­o dute. Urtero bezala, ostatua ere paratuko dute eta bildutako dirua eskolaren alde izanen da.

Aurtengo kultur egunak borobiltze­ko, Ekaitza Elkarteak Niala magoaren haurrentza­ko magia ikuskizuna antolatu du Baserritar­ren Egunaren biharamune­rako, 16.00etan. Ondotik, 17.30ean partxis eta 19.00etan mus txapelketa­k antolatu ditu elkartean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain