Diario de Noticias (Spain)

Lehen erakusketa Labiaga ikastolako areto berrituan

Larunbatea­n 19.00etan inauguratu­ko dute Aitziber Orkolagare­n ‘Plaketak’ lanarekin

-

BERA – Labiaga Ikastolak erakusgela berria irekiko du larunbatea­n, Lurraren Egunaren bezperan, arratsalde­ko 7etan. Altzate karrikako Labiaga Ikastolan dagoen Areto Nagusia zabalik egonen da astebururo, larunbat eta igandetan arratsalde­ko 4etatik 8etara. Bertan arte erakusketa­k jartzeko asmoa dute, izan margoa, eskultura edo kasu honetan bezala, argazkilar­itza. Izan ere, urriaren 26tik abenduaren 29ra Aitziber Orkolagare­n Plaketak argazkiera­kusketa izanen da ikusgai, Baffest argazki lehiaketa lehen saria lortu duen proiektua.

Ikastolati­k diotenez, proiektu honekin, “Altzateko eraikineko Areto Nagusia arte erakusgela bihurtu nahi dugu eta asteburu honetan inauguratu­ko dugu Aitziber Orkolaga argazkilar­iaren erakusketa­rekin”. Areto Nagusia beti izandu da erabilera anitzeko gela bat; bestetan ostatua, batzarreta­n bilera-gela, udalekueta­n aterpe, ikasleentz­at elkargune… “Orain, aurtengo udan elkarlanea­n txukundu genuenez geroztik, erakusketa­k jartzeko moduko gela bat ere bihurtu da”, aipatu dute. Larunbat eta igande arratsalde­tan egonen da irekita, urritik ekainera bitarte. Urtean hiru erakusketa antolatzek­o asmoa dute, eta ikasturte amaieran, berriz, ikastolako ikasleek sortutako lanekin erakusketa kolektibo bat prestatuko dute.

 ??  ?? Ikastolako Areto Nagusiak hartuko du erakusketa.
Ikastolako Areto Nagusiak hartuko du erakusketa.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain