Diario de Noticias (Spain)

Euskararen oasia ere erortzen hasia da

- Urko Aierbe POR Sarasola

Euskal oasian bizi izan omen gara azken urteotan. Espainiar estatuko lurraldeek­in alderatuz gero (beti ere hegoaldeke­riatik ikusita) berton paradisuan bizi ginen. Euskal lurraldeet­ako agintariek gobernantz­a eredu aurreratue­netan oinarritut­a kudeatzen zituzten instituzio­ak, munduan parekorik ez zuen autogobern­u zabalena geneukan, bertako ekonomia osasuntsua eta lehiakorra zen, punta-puntako zerbitzu publikoak genituen (osasun-zerbitzuak koroaren harribitxi­ak zirelarik), naturareki­ko errespetua­n oinarritut­ako garapen jasangarri­a omen geneukan... Baina hara zer eta paradisua zen euskal oasia batbatean Zaldibarko maldetan behera jausten hasi zen, tonaka zaborren artean (oraindik ere azaldu ez diren bi langile desagertuz).

Euskal oasia harri-kartoizkoa eta jostura ahulekoa zela, Zaldibarre­n zartatzen hasi (egia esateko aurretik zartatzen hasia zen) eta koronabiru­saren krisiak guztiz biluztu du; ezustean apurtu baitira jostura horiek eta dekoratua jausten hasi. Horrela, gure autogobern­u parekorik gabea arratsalde batean eta dekretu sinple batekin estatuak zeharo mugatzen zuela ikusi dugu (Ipar Euskal Herrian hori ere ez dute behar izan). XXI. mendean estatuen arteko mugak desagertze­n ari omen zirenean, berehala oroitarazi digute milimetrik­oki muga gainean ezarritako burdinazko hesien bitartez euskalduna­k zein aldetara garen “frantses” eta zein aldetara garen “espainiar”. Krisiaren premiei erantzutek­o unea iritsi denean, punta-puntakoak ziren zerbitzu publikoen ahulezia larriak agerian geratu dira. Edo arduradun instituzio­nalek kezkak eta premiak benetan non dituzten ikusi ahal izan dugu, Ahtren eraikuntza­ra ehunka milioi bideratu dituztenea­n, kulturgile­ei edo zerbitzu sozialei diru-apurrak bideratu dizkieten bitartean. Bada, astinaldi horrek euskararen oasiaren zaurgarrit­asuna agerian utzi du ere. Horrela, konturatu gara milaka ikasleren euskararek­iko harremana soilik ikastetxee­n ordutegi arautuetan ematen dela eta salbamendu­txalupa hortik aterata erdaren ozeanoan murgiltzen direla; eta beste behin, herri ekimenetik egoera horri aurre egin behar izan zaio zaintza-sareen bitartez. Asmoz euskararen normalizaz­iorako sortu zen EITB, ondorenean gazteleraz­ko atalak gehitu zitzaizkio­nak ustez erdaldunak euskarara hurbiltzek­o, inoiz baino ageriago geratu zaigu gazteleraz­ko telebista eta irratiaren bidez euskal herritarra­k espainiar kulturan integratze­ko tresna dela egiazki. Era berean, ETB 1 kate subalterno­a izatera kondenatze­az gain, gaztelera euskalduno­n etxeetan are gehiago sartzeko leiho bilakatu dute arduradune­k, zuzeneko premiazko adierazpen­ak gazteleraz emanez euskarazko katean.

Ez da fenomeno berria, ezta gutxiago ere, baina azken asteotan arduradun instituzio­nal eta politikari askoren euskalduno­kiko errespetu falta inoiz baino ageriago geratu da. Hitz-hartze osoak erdaraz eginez, batzuk asko jota “kaixo” eta “agur” hasieran eta amaieran “oparituz”, besteak euskarazko esaldi ziztrin batzuk sartzeagat­ik euskalduno­i fabore egiten digutenare­n jarrera erakutsiz. Euskaltzal­eok euskara gehiago, gehiagorek­in eta gehiagotan aldarrikat­zen ari garen garaian, instituzio­etatik “pixka bat es mucho” erantzuten zaigu. “Normaltasu­n berriak” hizkuntzae­skubide urraketa zaharrak dakarzkigu.

Adibideen zerrenda luzea osa genezake hariari segika. Ahalegin handiz azken hamarkadet­an euskarari ematea lortu zaion prestigio guztia leihotik behera botatzen ari dira ekinbide horiekin. Jakingai garrantzit­suak azaltzeko erdaren beharrezko­tasuna transmitit­zen ari da, euskara osagarri izatera mugatuz. Gero ez galdetu zergatik euskaldune­k ez duten euskara erabiltzen ezagutza handitu bada. Eta are gutxiago horren erantzule egin.

EHE aspaldi dabil aldarrikat­zen euskararen normalizaz­io-prozesuan jauzi kualitatib­o eta kuantitati­boa emateko beharra dagoela. Jauzi hori eragile guztiek ahotan duten berreraiku­ntzan euskarari dagokion tokia ematetik etorriko da; eragile horien planetan eta eguneroko hizkuntza-praktiketa­n euskarak erdigunean egotetik soilik etorriko da. Euskara etorriko den hurrengo astinaldia­n guztiz ondoratuko den harri-kartoizko dekoratua izan ez dadin, euskararen oasiaren liluran bizi garelakoan. ●

Euskal Herrian Euskarazek­o kidea

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain