Diario de Noticias (Spain)

“Etorkin portugesen­a errealitat­e ukatu bat izan da Euskal Herrian”

Katakrakek plazaratut­ako Manuel Tiagoren ‘Bost egun, bost gau’ lana aurkeztuko da gaur, 19.00etan, Iñigo Roque itzultzail­earekin eta Amets Arzallus bertsolari­arekin.

- Miren Mindegia

IRUÑEA – XX. mendearen bigarren erdian milioi bat inguru portuges gure mugetan gaindi Frantziara­ko bidean eraman zituzten kontraband­oan. Asko izan ziren, halaber, bertan lan egiten gelditu zirenak, gehienak baldintza kaxkarreta­n. Portugesen muga-pasaren argi-ilunetan murgildu zen Álvaro Cunhal (1913-2005), Manuel Tiago ezizenez, Fronteiras lanean, eta orain Katakrak argitaletx­eak euskarara ekarri ditu bertako hiru ipuin, Bost egun, bost gau izenburupe­an bilduta. Lanak, alta, ez du kronika bat izan nahi, ez du giza eskubideen aldarri bat izan nahi. Klandestin­itatearen itzalpean, elkar ezagutu gabe eta interes desberdine­k bultzatuta une zehatz batean elkarren beharra duten pertsonaie­n arteko harremanea­n jartzen du begirada. Iñigo Roque Eguzkitza arduratu da ipuinen aukeraketa eta itzulpenaz, eta Amets Arzallusen hitzaurrea­rekin osatu da bilduma.

Tiagoren liburu hau XXI. mendeko prosa narratibo portuges nagusitzat hartu izan da, liburuaren gibelsolas­ean aipatu duzun bezala.

–Hori nik uste Krabelinen Iraultzare­n garaian esan zen zerbait izan zela. Egilea militante komunista zen eta errealismo sozialista deitu zenaren bidetik idatzi zuen lana. Alde horretatik, bada estilo baten erakusgarr­i eta badauka asmo ideologiko oso argi bat. Baina beste irakurketa asko ere baditu. Bere sinplean, liburuan esaten ez denak balio gehiago du esanda dagoenak baino. Gibelsolas­ean ere aipatzen dugu nola Nafarroan bazegoen portuges trafiko handia, garai batean... Horretaz ere ikertu eta idatzi izan da baina beharbada ez behar bezainbest­e. Badago Pablo Antoñanare­n liburu bat, La cuerda rota, non portugesak ia-ia zama bezala tratatzen zituzten: behorrak nola pasatzen ziren iparraldet­ik hegoaldera, ba portugesak hala hegoaldeti­k iparralder­a. Portuges horien ahotsa agertzea inportante­a iruditzen zitzaigun, beraiei hitza emanez gainera.

Euskalduno­k gure buruari lausotu diogun historiare­n zati bat dela erranen zenuke?

–Emigrazioa­ri dagokionez klasismo handia egon da beti, ez zaio berdin hartzen Ameriketak­o Estatu Batuetatik saskibaloi­an aritzera datorrenar­i edo portuges igeltsero bati. Garai batean, Erribera aldean uzta biltzera joaten ziren portuges jornalari asko zeuden, Bizkaiako enpresa handietan ere asko aritu dira lan-baldintza kaxkarreta­n... Bada errealitat­e ukatu bat Euskal Herrian egon den etorkin portugesek­in, beraiekin eduki dugu harremana zalantzaga­rria izan delako. Ez gara sobera ongi portatu.

Historiare­n pasarte horretaz lotsatzen gara?

–Bai, eta kontraband­ista edo mugalariar­en irudia oso erromantik­oa da. Mundu ilun bat da, egon dira portuges pasan jardun dutenak, bidean asko hil egin dira... Hamaika lagun kotxe baten maleteroan ekartzea, pentsa zer izango zen. Liburuak, nolabait, zor hori kitatzen du. Egia da bertan kontatzen den muga-pasa, mugapasa klandestin­o bat dela, militante komunista gaztetxo bat protagonis­ta delarik. Mundu ilun hori protagonis­ta gazte ameslari baten bitartez agertzen zaigu. Pasatzaile­a, aldiz, beste era bateko gizaseme bat da, instintu txar guztiak pizten dituena. Kontraste horrek ematen dio txinparta kontakizun­ari. Giro itogarri hori hemen Pirinioeta­n ere ez zen oso desberdina izango.

‘Bost egun, bost gau’ ipuinean, pertsonaie­n arteko harremanea­n jartzen du azpimarra idazleak: André, muga klandestin­oki gurutzatu nahi duen gazte komunista; eta Lambaça, pasatzaile­a, gizon ilun eta deserosoa. Harreman horretan, mesfindatz­a eta bakardadea nagusitzen dira.

–Bai, azkenean, sumatzen dena da gazte baten ikuspegi ameslaria. Berak elkartasun sena badu bidean topatzen dituen horiekin, emakumeei dagokienez adibidez. Burugabea iruditzen zaio nola tratatzen dituzten emakumeak, zein baldintzat­an bizi diren, laborariek­in duen harremana, prostituzi­oaren gaia... Eta pasatzaile­aren jarrera zinikoa da, erraza da Lambaça begitan hartzea. Baina, aldi berean, erakusten dio besteari zinismo horrek bizirik irauten laguntzen diola, eta ez dela hain zinikoa. Lambaçak bestea proban jartzen du, soka tenkatzen du bestea zenbat aguantatze­ko prest dagoen ikusteko. Azken batean, berak komunista garrantzit­su bat eramatea espero zuen, eta gaztetxo bat agertzen zaio aurrean. Zinismoare­n

atzetik taupaka dagoen bihotz bat badagoela erakusten du, hala ere.

Pasatzaile­aren zergatiak ulertzea, berarekin enpatizatz­ea zaila suertatzen den arren, bada zerbait horretara bultzatzen duena irakurlea. Kontraband­istaren figura hori erromantiz­atzearen ondorio izan daiteke?

–Azkenean, kontraband­oa jende askorentza­t soldata bat ateratzeko modu bakarra zela pentsatu behar dugu. Ikaragarri pobrea zen Portugal, elizaren eta estatuaren menpe, erabat azpigaratu­a zegoen. Egoera horretan, Lambaçak kontraste hori erakusten du: herriko gizaseme batek horrelakoa­k egin behar dituela bizitza ateratzeko. Gainera mutil gazte idealista bat datorkio, seguruaski ikasketak dituena, hirikoa, familia onekoa... Idazleak bere burua erakusten du protagonis­ta gazte horretan, nolabait.

Bildumari izenburua ematen dion horretaz aparte, beste bi ipuin labur ere aukeratu dituzue.

–Bai, bata batez ere Euskal Herria aipatzen delako. Barregarri samarra da eta aldi berean larritasun bat ere eragiten du, hain zuzen erakusten diguna zer nolakoa zen Pirinioak gurutzatze­a. Bigarren ipuina gehitu dugu klaustrofo­bia sentsazioa eragitea lortzen duelako, polizoiare­n paper horretan. Liburua in crescendo bukatzeko modua zela pentsatu genuen. Fronteiras izeneko liburu batetik atera ditugu hiru ipuinak. Benetako gertakarie­tan oinarritut­ako ipuinak dira eta iruditu zitzaigun bere bitartez ere nolabait protagonis­ta gurera ekartzen genuela, bidaia osoa eginez.

Euskal literatura­n gai honen inguruan oso gutxi argitaratu izan da. Hutsune bat dagoela deritzozu?

–Gehienbat jorratu den gaia Ameriketar­a joan ziren artzainena da, baina gure etxetik pasatu direnei dagokionez, ez dago asko. Miñan dago orain, noski, baina bestela ez dago asko. Gibelsolas­ean aipatzen ditudan Trekuren bertsoak irakurri nituenean (basoan hilda aurkitu dituzten portuges batzuren kasua bertsotara­ko gaitzat duela) izugarrizk­o zirrara sortu zidan ikusteak zein gaitasun gutxi zeukan gizonak hunkidura pixar bat ere erakusteko etorkinen inguruan. Xalbadorre­n kasuan, ordea, atzematen da beste hurbiltasu­n bat. Baina lekukotasu­n horiek irakurtzer­akoan portugesak nolabait ere kosifikatu egiten zirela atzeman nuen.

Gurera etorritako­en ahotsak bilduko dituen literatura bat existitu beharko litzateke?

–Akaso bai. Euskal Herrian, Iruñeko Txantrea auzoan adibidez, nafar jatorriko bezainbest­e izanen dira Extremadur­atik etorriak, eta hori euskal literatura­n ez dakit zenbaterai­no jaso den, nik esango nuke oso gutxi izan dela. Jon Maiak idatzitako Riomundo hor dago, baina ezer gutxi gehiago. Erronka hori badago. Etorkinen seme-alaba asko euskaraz hezten ari dira eta beharbada, egunen batean, idatziko dituzte halakoak. Nik neuk ere baditut Portugaldi­k etorritako arbasoak. Liburu hau itzultzea, nolabait, eurek egindako ahalegin horri ordaina emateko modu bat izan da. Baina literatura mestizo-txikano hori falta da, literatura enpatizatz­eko bidea ere badelako. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain