Diario de Noticias (Spain)

Okerrare n okerra

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Gauzak betiko moldean joan izatera, asteburu luze honetan ospatuko ziren azken festak, bai Iruñerrian, bai hiri barnean ere, Etxabakoit­zen eta Lezkairun, hain zuzen. Aspaldiasp­aldian, Iruñeko jendea Sotora joaten zen egun pasa, Pilaretako Ama Birjinaren egunean, bazter haietan ia etxerik batere ez zenean. Hura erromeria bezalakoa izaten zen, besta giro on-onean: bazkaria, karrikadan­tza eta kantua. Orain, errotik aldatua dago dena hiriaren hegoaldean, baita Lezkairu zaharra zere, ia Mutiloarek­in bateginik, Mutiloa bera bateginik dagoen bezala, ez baitago ofizialki ez Mutiloa goitirik, ez beitirik. Aspaldian joan ez bazara, nekez aurkituko duzu garai bateko erreferent­ziarik. Gauzak horrela, urteak ere errotik aldatua dirau. Martxo aldean, argi zegoen ez zela Sanfermini­k izanen, baina artean ere Sanfermin Txikiak ospatzeko itxaropeni­k bazen, 78ko festa txikiak gogoan. Uda parteko bero zakarrak, gainera, birusak oro kiskalduko zituen. Okerraren okerra. Bizkitarte­an, hiriburuko udalak eta inguruko zenbaitek ezohiko urte honen gaineko lekukotasu­na jaso nahi izan dute arloz arlo, baita ez-jaiei buruzko testigantz­a ere. Iruñekoak, konparazio­ra, ekimen bat abiarazi zuen Sanfermina­k ospatu “ez” ziren egunetako giroa jasotzeko eta jendea elkarrizke­tatzeko. Antzera ere herri mugakide batzuetan. Pentsatzen dut, testigantz­en artean, udalak berak erdara hutsean Gazteluko plazan paratutako harako esaldi hura bildua dagoela: “Los Viviremos 2021”, gaitz berriarena hilabete gutxi batzuetako kontua izanen zelakoan. Noizbait ere kendu zuten, udan gauzak okertzen hasi zirenean. Izan ere, hilabeteak joan, hilabeteak etorri, eta azken egunotako kutsatuen kopurua ikusirik, dena zalantzan dago eta auskalo noiz aterako garen atakatik, non ez den mirarizko sendabider­ik agertzen. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain