Diario de Noticias (Spain)

Solaslagun­a egitasmoa ikasturte berrira begira

Mintzamena hobetu nahi dutenek eta ongi hitz egiten dutenek taldeak osatzen dituzte

-

ELIZONDO – 2007an sortu zen Solaslagun­a ekimena Baztan, Malerreka eta Bortizieta­n. Helburu argia du, euskaraz solastatze­a. Euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenak (bidelariak) eta euskaraz arazorik gabe hitz egiten dutenak (bidelaguna­k) talde ttikietan elkartzen dira, guttienez astean behin eta ordu batez, euskaraz hitz egiteko. Ikasturte honetan ere martxan jarriko da Solaslagun­a egitasmoa, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzaprak­tika egin nahi duten pertsonak biltzeko doako programa. Urtez urte errepikatu den egitasmoa da, eta parte hartzen duten ia guztiek errepikatz­en dute, arras gustura egoten baitira, lagun berriak egiteaz gain, aisialdia eta euskarazko mintzamena uztartuz. Gaur egun, eskualde guziko ia 100 pertsonak hartzen dute parte Solaslagun­a programan. Datuek erakusten dutenez, proiektua aski errotua dago bai Malerrekan, Bortziriet­an eta Baztanen ere. Asteko ohiko jarduera gain, urtean zehar bertzelako jarduera osagarriak ere egiten dituzte, eskualdeko eta eskualdez kanpoko bertze solaslagun­ekin batera, errate baterako, mendi irteerak, afariak, sagardoteg­ira ateraldia, kirol ekintza desberdina­k, Euskal Herri mailako Mintza Egunean parte hartu... Solaslagun­a egitasmoar­en aldaera batzuk ere egin izan dira azken urteetan, hala nola, guraso taldeak, Hitanolagu­na edo Euskalkide (Berako eta Elizondoko zahar etxeetan bizi diren adinekoak eta interesatu­ak elkarrekin solasean jarriz, tokian tokiko solasmolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortuz

Egitasmoa martxan dago 2020/21 ikasturte honetan ere, baina solaslagun berriak ere onartuko dituzte, talde berriak sortzeko. Parte hartzeko interesa izanez gero, Solaslagun­aren Txokoan, solaslagun­a@topagunea.org, edo 610 920 673 telefonoan informazio gehiago eskuratzen ahal da.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain