Diario de Noticias (Spain)

Aitzakiari­k ez

- POR Xabier Euzkitze

Kyle Maynard 1986an sortu zen Aebetan, Georgia estatuan. Gaitz genetiko batekin jaio zen, “sortzetika­ko

anputazioa­k”. Ez du belaunik ez ukalondori­k, ez oinik ez eskurik, eta gorputz-adarrak oso laburrak. Guraso haien abaildura irudikatze­n dut, haurraren gabezien berri izatean. “Ezinezkoa zenik ez zekielako lortu zuen”, entzun izan dugu. Kyle horrelaxe jaio zenez, txikitatik ohitu da ezaugarri horiekin bizi izatera. Ume-umetako argazki eta bideoetan haur bizi, aktibo eta irribarret­su bat ikusten da, geroztikak­oetan ere bai. Beti borrokan, beti lehian: arte martzialet­an, futbol amerikarre­an... baina batez ere bere mugen aurkakoan. “Hiru printzipio handitan sinesten dut: bizitzak jarritako zailtasun eta trabei aurre egiteko, beti jarrera positiboa; egoera bakoitza ahalik eta gehien zukutu; erronkei beldurrik ez badiezu, zernahi lor dezakezu.” Bere bizi-esperientz­iez liburu bat idatzi zuen, best seller bihurtu zena: “aitzakiari­k ez”.

Noizik eta behin bizikletaz errepidera irteten garenok beti jakiten dugu jarduera horrek berekin duela arriskua. Lasterka saio bat egitera irteten garenean, ostera, ez dugu pentsatzen sekula ezer txarrik gerta daitekeeni­k. Iraganaste­an istripu gogorra gertatu zen Getarian. Auto batek bi lasterkari harrapatu zituen, eta biei zauri larriak eragin. Horietako batek beste era batean bizitzen ikasi beharko du ezinbestea­n. Haren inguruko denak kezkak urtuta egon dira ondorengo egunetan, baina hara non, bat-batean, mezu bat idatzi zuen zaurituak berak: “Ez dago minik, soilik ilusioa!” Kyle etorri zitzaidan gogora. Benetako barne-indarra duenarentz­at, sekula ez dago amore emateko aitzakiari­k. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain