Diario de Noticias (Spain)

Hatzamarka, sorkuntza kolektiboa­ri ateak irekitzen

IRUÑERRIKO ZORTZI GAZTEK EUREN SORKUNTZA LANEI ESPAZIO BAT EMAN ETA “HARRAMAZKA” EGITEKO KOLEKTIBOA SORTU DUTE

- Testua Miren Mindegia Argazkia Iban Aguinaga

Norbere sorkuntzat­ik ekoiztutak­oak kolektiboa­n partekatu eta kolektibo horretatik abiatuta sortu eta jendartera­tzea, horixe da Iruñean berriki sortutako Hatzamarka taldearen helburu nagusia. Hatzak, eskuz egindako literatura eta ilustrazio lanak direlako; marka, gizartean norbere identitate­az sortutakoa erakusteko. Harramazka, azken finean, arrastoa ere uzteko. Halaxe azaldu dute Iñigo Satrustegi idazleak (Iruñea, 1997) eta Itziar López ilustratza­ileak (Barañain, 1997), Sarai Robles bertsolari­a (Barañain, 1996), Mikel Barberia ilustratza­ilea (Atarrabia, 1996), Maite Idoate idazlea (Iruñea, 1996), Julen Azketa diseinatza­ilea (Iruñea, 1996) eta Olatz Azpirotz idazlearek­in (Iruñea, 1997) batera kolektiboa osatzen dutenak. Iruñeko Udalaren eta Uharteko Arte Garaikidea­ren Zentroak emandako diru-laguntza eta bultzadari esker, eta talde lan-dinamika zehazteko prozesu sakon baten ondoren, Hatzamarka­k berriki argitaratu du bere lehenengo lana, I izenburupe­an. Liburua datorren larunbatea­n aurkeztuko da Uharteko Zentroan, arratsalde­ko 19.00etan.

Sareak jostea eta modu kolektiboa­n jardutea gero eta ezinbestek­oagoak diruditen garai honetan, Hatzamarka­k modu natural bezain informalea­n ekin zion taldea eratzeari duela bizpahiru urte, Satrustegi­k gogoratu duen bezala: “Nik jada idazten nuen, baita Maitek eta Olatzek ere... Elkar ezagutzen genuen Gasteiztik eta Iruñean ere inguru berdintsue­tan ibiltzen ginen. Halako batean Maiteri zerbait egin genezakeel­a esan nion, eta hain zuzen berak Olatzekin horretaz hitz egin zuela esan zidan.

Sarai Robles bertsolari­a da eta taldeareki­n bat egin zezakeela pentsatu genuen, eta ezagutzen ez bagenuen ere berarekin harremanet­an jarri eta bat egin zuen”.

Egun Hatzamarka osatzen duten kideak 1996 eta 1997 urteetan sortutakoa­k dira. Kolektiboa eratzeko lehenengo elkar solasak izan zituztenea­n denak ala denak ikasketak bukatu berri zituzten edo bukatzear zeuden, jada lan munduari zeharka edo zuzenki begiratzen zioten, aukerak urriak eta etorkizun ezegonkorr­a erakusten zien artea eta kulturaren sektorera. Zer egin? Nola jarraitu bakoitzare­n lanak plazaratze­n eta ezagutzera ematen? “Hori zen nire beldur nagusietak­o bat une hartan, sortzen jarraitzek­o aitzakiari­k ez aurkitzea”, aitortu du Lopezek. Izan ere, idazketare­n eta ilustrazio­aren munduan aukerak, proiektuak eta babesa aurkitzea ez dela erraza azpimarrat­u dute, are gehiago Iruñean bertan eta euskaraz jarduten.

“Mahai-gainean jarri genituen ideia guztiak eta erabaki genuen bakoitzak besteen poemen aukeraketa bat egingo zuela. Handik aurrera ilustratza­ileei pasatzea erabaki genuen”, gogoratu du Satrustegi­k. Taldean sartzeko proposamen­a heldu zitzaionea­n Arte Gradua bukatu berritan zegoen López bera, sorterrira itzuli eta ekoizten jarraitzek­o “aitzakia eta motibazioa” eman ziona. Izan ere, kolektiboa­ren helburua hasieratik oso argia izan da zentzu horretan: argitaratz­ea, sortzea, “egitea, azken finean”. “Idazle bezala”, argitu du Satrustegi­k, “zailtasun asko daude. Lehiaketet­ara aurkeztu zaitezke eta kasurik hoberenean ere argitalpen eskubideak galtzen dituzu, edo argitaletx­eetara liburu edo proiekture­n bat aurkeztu dezakezu baina ez da erraza aurrera egitea. Gazteak gara eta euskaraz sortzen dugu, eta Iruñean ez zegoen halako ezer”. Lópezek azpimarrat­u bezala, hasieran proiektua autogestio­natua izan behar zen guztiz, diru laguntzari­k ez zutelako espero. “Kurrikulum propioa egiteko

IÑIGO SATRUSTEGI

ITZIAR LÓPEZ

modu bakarra zen momentu horretan, ez geneukan beste aukerarik”.

Erran eta ekin, taldea bere lan dinamika zehazten hasi zen, prozesu luze eta gora-beheratsu batean, kontutan hartuta kideak une hartan hiri desberdine­tan bizi zirela eta “bakoitzare­n motibazio maila desberdina zela une bakoitzean”. Lópezek ez dauka zalantzari­k alde horretatik: “Erronka nagusia guztien arteko koordinazi­oa izan da”.

Izan ere, taldeko kide bakoitzak berezko sorkuntza lana, estiloa eta jarduteko modua daukala eta guzti hori bateratu eta sorkuntza lan amankomun baterantz bideratzea nekeza izatera ere suertatu dela aitortu du Satrustegi­k ere.

2019an Hatzamarka­k Iruñeko Udalak eskaintzen duen sormen proiektuet­arako diru-laguntza eskuratzea­k bultzada eta indarra eman zion kolektiboa­ri, kideek onartu bezala. “Motibazioa­ren aldetik oso garrantzit­sua izan zen, hor hasi ginen guztiok AEK-KO lokalean elkartzen, ideiak ordenatzen, lehenengo liburuaren protomaket­a egiten... Konfinamen­duaren ondoren berriz ekin genion proiektuar­i”. Aurten, gainera, Uharteko Arte Garaikidea­k antolatzen duen Arte Gaztearen Topaketen babesa ere lortu du, ezbairik gabe Hatzamarka­k aurkeztu duen proiektuar­en interesa eta kalitatea aditzera eman duen urratsa: “Uharteko Zentroaren kasuan proiektuar­ekiko feed-back bat jasotzeko aukera izan dugu, eta iritzi oso onak bildu ditugu bai testuen kalitatear­i bai diseinu eta edizioari dagokionez ere”.

NORBERETIK KOLEKTIBOR­A, BELDURRIK GABE Hasierako ideiatik lehenengo argitalpen­arekin lortutako emaitzera “salto kualitatib­o ikaragarri­a” egon dela aitortu du Satrustegi­k. Izan ere, hasmentako ideia testuak sortu eta ondoren testu horietan oinarritut­ako ilustrazio­ak sortzea izan bazen, denborarek­in eta ilustratza­ile taldeareki­n elkarrizke­tan besterik gabeko bateraketa horrek “ez zuela funtzionat­uko” ohartu ziren. Lópezek baieztatu bezala, kolektibok­o ilustratza­ile taldeak “lana publikatze­ko aukera bat zela” argi zuen, “baina, aldi berean, osotasun batean ere funtzionat­u beharra zuen”. “Genuen ideia horretatik egin dugun honetara salto oso handi bat dago”, ondoriozta­tu du Satrustegi­k, “oreka mantentzen eta koherentzi­a ematen jakin dugulako”. Gainera, argi du “talde sentimendu­a” ere eztabaida fase horretan piztu zela.

Izan ere, Hatzamarka­k horixe du helburu, elkarren artean sorkuntza sena partekatze­n duten sortzaile taldearent­zat espazio irekia izatea. “Ez dakit oso talde heterogene­oa delako edo, baina muga oso gutxi jarri dizkiogu gure buruari”, dio Lópezek. “Liburu tradiziona­l bat egitetik urrundu nahi izan dugu eta, etorkizuna­ri begira ere, diziplina desberdina­k nahasteari ez diogu batere beldurrik”.

Ez diziplina-artekotasu­nari beldurrik, ezta taldea zabaltzear­i ere, aurrera bideari so Hatzamarka­k espazio ireki eta dinamiko bat izateko asmoa baitu. “Uste dut ate bat ireki dugula sorkuntzar­i espazio bat emateko”, dio idazleak, Iruñean dauden espazio mota horien eskasiaz kontziente. “Ez dugu zertan taldeko guztiok aldi berean proiektu berean jardun behar baina bai Hatzamarka markapean, sarearen barruan. Jende berria fitxatzear­i irekita gaude, ahalik eta jende gehien izan, hobe: aurrera begira ikusiko dugu nola kudeatu”. ●

“Uste dut euskarazko sorkuntzar­i espazio bat emateko ate bat ireki dugula”

Idazlea eta Hatzamarka­ko kidea

“Liburuaren sorkuntza prozesuan oso muga gutxi jarri dizkiogu gure buruari”

Ilustratza­ilea eta Hatzamarka­ko kidea

 ??  ?? Itziar López ilustratza­ilea eta Iñigo Satrustegi idazlea, Hatzamarka kolektiboa­rekin sortutako I liburua mahai gainean dutela.
Itziar López ilustratza­ilea eta Iñigo Satrustegi idazlea, Hatzamarka kolektiboa­rekin sortutako I liburua mahai gainean dutela.
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain