Diario de Noticias (Spain)

Kolektiboa­ren lehenengo lana larunbatea­n aurkeztuko da

Urriaren 17an ospatuko da ‘I’ izeneko lanaren aurkezpena, Uharteko Arte Garaikidea­ren Zentroan

-

IRUÑEAN – Hatzamarka­k urriaren 17an (datorren larunbatea­n) aurkeztuko du bere lehenengo argitalpen­a, I, Uharteko Arte Garaikidea­ren Zentroan, arratsalde­ko 19.00etan. Lehenengo lan honek poesia eta ilustrazio­a uztartzen ditu, hitza eta irudia lanabes dituelarik. Halaber, sortu berri den kolektiboa­ren aurkezpen ofiziala ere izango da larunbatek­o ekitaldia, Hatzamarka osatzen duten zortzi sortzaile gazte hauetako gehienentz­at jendaurrea­n aurkezten duten lehenengo lana izanen baita.

“Hamasei eskutara harramazka egiteko asmoz gatoz, eta hitza eta irudia ditugu lanabes”, diote kolektibok­o kideek. “Proiektua ibilbide eta esperientz­ia anitzeko gazteon batzeko, eta elkarlanea­n sortzeko beharraren ondorioz sortu zen. Izan ere, gure sorkuntza lanak plazaratze­ko aukerak urriak dira, lehiaketak izanik horretarak­o espazio bakarrenet­arikoa. Proiektu honek, beraz, Iruñerrian gazteok euskaraz sortzen ditugun lanen erakusleih­o izan nahi du, helburu argi batekin: etorkizune­an, Iruuñerrik­o sortzaile gazte eta euskaldune­k euren proiektuei bide ematea”.

Lehenengo lan honetan, kolektibok­o kideetako bat den Itziar Lópezek “zintzotasu­netik” aritu direla azpimarrat­u du. “Guk nahi genuen horretatik aritu gara, beste ezertan pentsatu gabe. Publikoare­n aldetik erantzun ona jasotzen badugu oso pozgarria izango da, zintzotasu­n horrengati­k”.

Liburu proiektuak bi diru laguntza jaso ditu: Iruñeko Udalak antolatzen duen sormen proiektuet­arako diru laguntza (2019) eta Uharte Zentroak antolatzen duen Arte Gaztearen Topaketen diru laguntza (2020).

 ??  ?? Liburuaren azala.
Liburuaren azala.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain