Diario de Noticias (Spain)

‘Erlauntza’ antzeslana Beran bihar ikusgai

19.00etan hasiko da saioa Kultur Etxean eta 17.30ean irekiko dute leihatila

-

BERA – Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatu du Erlauntza antzeslana. Kultur Etxean izanen da emanaldia, ortzegunea­n 19.00etan hasita, eta sarrerak egunean bertan leihatilan salduko dituzte. Mireia Gabilondor­en zuzendarit­zapean, Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo aktoreak ariko dira taula gainean.

Leihatila bihar 17.30ean irekiko dute eta gehienez pertsona bakoitzeko lau eserleku erosi ahal izanen dira. Ekitaldi hau martxoan egitekoa zen, baina orduko osasun egoera tarteko, alde batera gelditu zen. Martxoko emanaldira­ko erositako sarrerak ez dute balio izanen honetarako baina orduko sarreren dirua Kultur Etxean itzuliko dute. Edukiera dagokionez, aldi honetan mugatuagoa izanen da. Kultur etxetik ohartarazi dutenez, “eserlerku bat beteko da eta ondokoa ez. Hala eginen da elkarrekin bizi diren familia-unitateen kasuan ere”.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain