Diario de Noticias (Spain)

“Eskolako lana nire bizitza izan da”

- IRAKASLE ERRETIRATU­A Atakondoa IP

Gure ikastetxea­k oraindik Atakondoa izena ez zuenean jada bertan zegoen lanean Blanca Ilundain irakaslea. Oroitzapen­ez beteta daude bere kontakizun­ak.

IRURTZUN – Blanca Ilundain Etxeberria (Asterain, 1957) Atakondoa ikastetxek­o zutabeetak­o bat izan da hiru hamarkada eta erdiz. Elkarrizke­ta batean nekez laburbil daiteke bokazio handiko irakasle honen ibilbide joria.

Zenbat urte eman dituzu Atakondoan?

–Oraindik izen hori ez zuenean hasi nintzen, 1980an. Geroago, 1992an, Donezteben eman zidaten behin betiko plaza. Urtebeteko semea izan arren, egunero egin nuen joan-etorria. Hiru ikasturte geroago itzuli nintzen Irurtzuna, 2017an jubilatu arte.

Aurreneko klasea gogoratzen duzu?

–Oraintxe bertan esango nizkizueke izen guztiak! Gogoan dut lehenengo egunaren ondoren Asierren amak zera aipatu zidala: “Nik esan diot: Andereño berria oso jatorra eta gaztea da, irakurtzen eta idazten ederki erakutsiko dizue, eta dena euskaraz.” Eta mutilak erantzun: “Ba gaur ez digu ezer irakatsi, ez du inork ikasi ez irakurtzen ez idazten, eta euskaraz ez dakitenak berdin daude!”

Nolakoa zen garai hartako giroa eskolan?

–Ia irakasle guztiak erdaldunak ziren, eta euskararek­iko interes txikia zegoen. D ereduan, haur eskolako bi geletan euskaraz egiten zen, baina Lh-ko 1. eta 2. mailetan (ez zegoen besterik) irakurketa eta idazketa prozesuak gaztelania­z egiten ziren, eta euskaraz gainerakoa. Lau gazte ginen: Mari Jose Galar, Margari Yubero zena, Nekane Estanga eta neu. Dena euskaraz irakastea erabaki genuen, soilik gurasoei jakinarazi­ta. Handik aurrera, urtero irakasle euskaldun bat gehiago behar izaten zen, eta metodologi­a aurrerakoi bat eta hezkuntza proiektuak sortzen joan ginen. Bertako irakasleak alfabetatu ahala, D eredua sendotzen joan zen.

Bazenuten euskarazko materialik?

–Oso testu-liburu eskasak zeuden. Ipuinak, jokoak eta abestiak biltzen genituen, “autoformak­untzan”. Haur Hezkuntzan eta Lh-ko 1. eta 2. mailetan, fitxak erabiltzen genituen, etxean eskuz egindakoak. Gazteak ginen eta eskolarako bizi ginen. Ikasleek jardunaldi osoa ematen zuten beren andereñore­kin, eta elkar maite genuen, benetan! Txango asko egiten genituen herrian bertan, eta urtean behin edo, gurasoek autoz eramaten gintuzten herritik kanpo. Kanpaldiak ere antolatzen genituen, antzerkiak sortu eta antzeztu...

Zuzendari ere izan zinen. Nolakoa izan zen esperientz­ia hura?

–2009an, zuzendarit­za-taldeak dimititu egin zuen eta Delegazioa­k zuzendari seinalatu ninduen. Beste hiru lankiderek­in batera, erantzukiz­unez hartu nuen kargua, sorpresa handia izan bazen ere, baina klaustroak eta eskola komunitate­ak asko lagundu zidaten.

Gaurko Atakondoa oso desberdina da?

–Gizarteare­kin batera aldatu da. Irakasle eta gurasoekin lortu genuen elkartasun­ak gaur arte iraun du. Eskolako bi lerroetan, lankide-talde sendoari, guraso konprometi­tuei eta ikasle jaioei esker, kalitatezk­o hezkuntza ematen saiatu gara beti. Nola oroitzen duzu eskolak egin zizun agurra?

–Ahaztezina. Eskaini zidatena inork imajina dezakeen hunkigarri­ena eta beteena izan zen. Gaur ere eskerrak ematen dizkiet irakasle, ikasle, adiskide eta gurasoei, oso maitatua eta onartua sentitu nintzelako. Jakina, niri leporatu zizkidaten lorpenak eta onurak ez nituen nik bakarrik lortu. Eskolak eman didana, nik berari emandakoa baino askoz handiagoa da. Nire bizitza izan da. ●

Atakondoa denborarek­in aldatu da, baina irakasle eta gurasoen artean lortu genuen elkartasun­ak gaur egun arte iraun du

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain