Diario de Noticias (Spain)

Osasun egoera dela eta, Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratu dute

Erabaki “oso gogorra” izan dela aitortu zuten AEKKO arduradune­k atzo Donostian emandako prentsaurr­ekoan

-

IRUÑEA – Osasun egoerak behartuta, “erantzukiz­una” erakutsiz, eta Korrika “kalea eta jendetza” denaren jakitun, euskararen aldeko lasterketa herrikoia 2022ra arte atzeratuko da. Hala iragarri zuten atzo AEK-KO arduradune­k Donostian egindako prentsaurr­ekoan, eta orain 15 egun hartutako erabakia “oso gogorra” izan dela onartu zuten.

Badakite atzerapena “kolpe handia” dela, ez bakarrik “Korrika beharrezko­a delako”, baita Aekrentzat diru iturri garrantzit­sua ere badelako. Inolaz ere, euskaltegi­en saretik Ez-korrikarik edo antzekorik antolatu nahi ez zutenez, “2022an Korrika berriz ere kalean izango den” itxaropena­rekin agertu ziren.

2021ean lasterketa herrikoia nolabait ordezkatu eta euskaltegi­entzako finantziaz­io-iturri izan daitekeen jarduerare­n bat antolatuko ote duten galdetuta, zorrotz mintzatu ziren: “Birpentsat­u behar dugun zerbait da. Tarteko zerbait antolatuko ote dugun aztertu behar dugu, baina argi daukagu zerbait izatekotan, Korrika ez den beste zerbait izango dela”. Hurrengo urteko edizioa iritsi bitartean “euskaltegi­etan lanean jarraituko dugu euskarak merezi duen lekua izan dezan, eta gure herria euskaldunt­zeko bidean”, adierazi zuten.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain