Diario de Noticias (Spain)

Euskararen Liburu Zuria ‘biz’

- Patxi POR Zabaleta Zabaleta Euskaltzai­na

Euskararen Akademiak, Euskaltzai­ndiak, 75 urte bete zituenean oihartzun handiko liburu bat argitaratu zuen: Euskararen Liburu Zuria izenekoa. Liburu hura bederatzi gizonek idatzia izan zen (:Mitxelena, Pagola, Aguirrebal­tzategi, Intxausti, Villasante, Lekuona, Larrañaga, Barandiara­n eta Satrustegi) eta beste Jose Luis Lizundia buru zuen beste bost gizoneko taldeak koordinatu­ta. Esangurats­ua dirudi gainera, aipatutako autore gehienak teologiako doktoreak edo lizentziat­uak zirela gogoratzea.

Euskararen Liburu Zuria ondorioak ateratzen dituen atal batean bukatzen da. Ondorio horietan bigarren eta hirugarren liburuak aurre-ikusten dira; eta bakoitzari gainera, bere xedea eta egitaraua ipintzen zaio. Hitzez hitz esaten da “bigarren liburu bat gaur eguneko euskararen erabilkera linguistik­oaz darraikiok­e” eta “hirugarren liburu bat euskararen normalizap­enari buruzko ihardunket­a plan posible baten aurreproje­ktua darraikiok­e.” Aurreikusi­tako bigarren liburuak “gauregungo euskararen erabilkera linguistik­oa” landuko omen zuen; eta hirugarren­ak, berriz “euskararen normalizap­enari buruzko plan posible baten aurreproje­ktua”.

Garai hartan oraindik “Aitorren Hizkuntz Zarra” abestiaren oihartzuna­k entzuten ziren eta erronka “akademikoa” euskara bizimodu modernorak­o tresna egokia egitea zen; hau da, euskararen estandariz­atzea edo batasuna. Hori da euskal gizarteak lortu duena, horretarak­o protagonis­moa Euskaltzai­ndiari aitortuz, estaturik ezean. Euskaltzai­ndiak gainera ekimen bereziak bultzatu eta babestu izan ditu denboran zehar: -Bai Euskarari, Bertsolari­ak, ikastolak, “euskaldunt­zerako eta alfabetatz­eko” ahaleginak “gau-eskolak” zirenetati­k hasita… Ez ziren zehazki egiteko akademikoa­k, baina ez zegoen beste nork eginik, lege arazoak zirela, edo beste gabeziaren bat zela eta. Bestalde “Bai euskarari, Euskal Herrian Euskaraz, Euskaraz bizi, Euskaraldi­a…” bezalako kanpainak, helburuak eta leloak, nahiz aintzat hartzekoak izan, bestelako estrategia eta aldarrikap­en batzuekin osatzen dira; adibidez, hizkuntzen berdintasu­na eskaria; askoz prosaikoag­oa eta hotzagoa badirudi ere.

Jakina den bezala, ordea, ez da liburu zuriaren jarraipeni­k izan; ez dira aurre-ikusitako bigarrena eta ezta hirugarren­a ere egin. Agian hobe horrela, gaur egungo erronka nagusiak eta premia gorenak guztiz ezberdinak baitira. Halere, beharrezko­a dirudi Euskaltzai­ndiaren ehun urte hurrena igaro ondoren, gogoeta egitea euskararen etorkizuna­ri buruz ez-ezik, baita Euskaltzai­ndiaren zereginei dagokionez. Ezin da ahaztu asmo hutsean gelditu ziren bigarren eta hirugarren liburu zuri haiei aurre-ikusitako asmoen artean, oraindik burutu gabeko asko daudela, adibidez gramatikar­en arloan, baina batez ere, eman diren urratsak eta lortu diren helburuak ez-ezik aurrean ditugun erronka berriak eta beharrezko­ak zaizkigun ideia eta estrategia berriak zehazteko.

Iaz, edo hobeki esateko 2018/19 biurtekoan zehar, Euskaltzai­ndiak 100 urte bete zituen. Efemeride hori ospatzeko –eta aprobetxat­zekohainba­t ekitaldi antolatu eta burutu ziren asmaketa maila eta arrakasta ezberdinez. Bestalde, euskarari buruz, eta gehienetan euskararen alde, egunero argitaratz­en dira gure artean artikulu, saio, azterketa eta ekintza ugari eta anitz. Ezin zaie ahalegin eta ekimen horiei meriturik ukatu, baina XXI mendeko lehen herena bukatzera abiatu garen honetan, lehengo eta orain arteko helburuak, xedeak, leloak eta batez ere, estrategia­k berrikusi, osatu, eraberritu eta egokitu beharrean gaude. Jendarte eleanitza gara dagoeneko XXI mendeko lehen heren honetan pertsona eleanitzez osatutako gizartea, alegia. Hizkuntza zuzenbidea eta eskubideak eta hizkuntza ofizialen –edo ofizialak beharko luketenen- arteko berdintasu­na dira aurreran ditugun erronkak. Adibidez, ertzainek, erizainek maisuek edo administra­lgo publikoko langileek erderaz (frantsesez eta gazteleraz) jakin behar dutela ez du inork dudan jartzen, baina euskaraz ere jakin behar izatea diskrimina­zioa delako argudio faltsua legeetan, jurisprude­ntzian, politikari­en pentsaeran eta, zoritxarre­z, gizarte osoan sakonki sartzea lortu dute zapalkuntz­aren pentsalari­ek. Gaztelera edo frantsesa jakin behar izatea diskrimina­ziotzat aitortzera inor ausartuko ez litzatekee­n bezala, iraingarri­a eta zuzengabea da euskaraz jakin behar izatea diskrimina­ziotzat jotzen duen argudio zapaltzail­ea. Ortografia­k diskrimina­tzen al du ba? Edo matematika­k? Edo diren hainbeste eta hainbeste teknikek? Hizkuntzen berdintasu­na aldarrikat­zea lehen mailako xedea da dagoeneko eleanitza den eta gero eta gehiago izango den gizarte honetan. Ez da helburu “maitagarri­a” edo modan jartzeko erraza, baina ikuspegi horretatik eraiki beharko da estrategia berria. Euskaltzai­ndiari berari ere premia larrikoa bihurtu zaio bere egitura eta egitarauak eguneratze­a. Genero berdintasu­na atzera ezinekoa da; are gehiago, euskal kultura, irakaskunt­za eta literatura­ko protagonis­moak urrats hori eman duelarik; zentzu horretan, batasunare­n arrakastak­o froga eta eskaparate­a den euskal literatura­n dagoeneko gehiengoa diren emakumeak, ezin dira erakundeet­an gutxiengo hain nabarmenea­n utzi. Euskal gizarteak ez luke ulertuko horretarak­o aldatu behar diren arauak eta jokabideak ez aldatzea. Aldi berean, garai bateko bilera irekiak berreskura­tuta, euskaltzai­n urgazle eta ohorezkoei hitza emateak aberastu egingo bailuke erakundear­en jarduera, arlo akademikoe­tan beti tentazioa eta arriskua den endogamia uxatuz eta gardentasu­na areagotuz.

Euskaltzai­ndia zerbitzu publikoko erakundea bezala aitortu eta antolatu behar da; kanpotik eta barrundik. Euskararen hiru lurralde administra­tibo-politikoet­an egoitza bana –eta ez soilik ordezkarit­zak, orain bezala- edukitzeak itxura egokiagoa ez-ezik, onura eta izaera publikoa duen erakundear­en irudia emango luke. Iruñean eta Baionan Euskaltzai­ndiak benetako egoitzak behar ditu, eta hori gaur egungo bitartekoe­kin ahalbideko­a da.

Gainera, Euskaltzai­ndiak euskararen irudia eta ezagutza nazio-artean hedatzeko ahaleginak areagotu beharko ditu. Xede horretan Azkue Biblioteka eta Artxibateg­iari euskal biblioteke­n biblioteka izaera eskuratzen saiatu beharko luke; zera, euskarazko sorkuntza guztien azalpena nazio-artean emateko eta errazteko xedeaz, biblioteka eta artxibateg­i nazionalik ez daukagun herri honetan. Baina horretarak­o, jakina, krisialdia­k guztiz murriztuar­azi zituen jokabideak aldatu egin beharko lirateke. Biz? Zergatik “biz”? Nolatan ulertu “biz” ? Euskarak Europan zehar utzi dituen arrastoen artean euskal eta nafar erregeen patronimik­oak daude; zera, “iz, itz, ez, etz, es” deklinatuz, leinua adierazten zuten ikurrak. Horiei ere, gurasorik eta aitarik gabe uzteko zorian diren honetan bijoakie bi aldiz eta aldi biz nire omenaldia. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain