Diario de Noticias (Spain)

Barkazioaz

- POR Aitzol Elizaran

Eman beharreko lehenengo pausoa onartzeare­na omen da. Hala esan digute behintzat bizitza osoan zehar. Telebistan ikusten ditugun telesailet­an ere, baten batek edanarekin arazoak baldin baditu, lehenengo gauza plastikozk­o eserlekuan jarri eta bere burua eta arazoa aurkeztea izaten dira. Onartzea alegia, baina kasu zehatz horretan, laguntza behar duela. Testuingur­u desberdine­tan eman daiteke. Posible da batek akats bat egin, eta segidan ez duela ondo jokatu onartzea edo baita ezer txarrik egin ez, baina bakeagatik onartzea ere, zirimola handitu ez dadin. Printzipio­z onartzeak beraz ez du ezer txarrik ekartzen, eta egoera hobetzen lagun dezake gehienetan.

Beste gauza bat da ordea, eta hemen legeei buruz asko dakitenek lagundu beharko naute, norbaitek delituren bat egin, eta epaile aurrean jartzerako­an errua onartzea. Honek ere ez luke ezer txarrik ekarriko noski, baina onura nabarmena ekar dezake zenbaiteta­n. Behin baino gehiagotan ikusi dugu egia aitortze horrek zigorra arintzea dakarrela. Hollywoode­n gertatzen da eta gure inguruko auzitegiet­an ere bai. Gipuzkoan bertan, aste honetan, futbolarek­in zerikusi gutxi zuen auzi batean. Badirudi baieste hutsak egindakoa arintzen duela, eta eskupeko batekin baldin badator, are arinago. Ni izan naiz, barkatu, tori propina pixka bat. Oraingoan ere pobreek erru gehiago dute jaiotzez, antzinako erregimene­an bageunde bezala.

Onarpen eta eskupekoez gain, bada beste babes neurri bat, apur bat ohikoagoa bada ere, sozialki onarpen handikoa. Barkamena eskatzeare­na. Merkatuko azken orduko pagotxa baino merkeago saltzen den prozesua da hau. Erabiltzen duenak pentsatu ohi du hitz magikoa esan eta erruz garbitzen dela, gainetik pisu ederra kentzen duela eta ia-ia kaltetuari mina ere arindu diola, zenbait kasutan. Moralaren detergente gisa funtzionat­zen du.

Gogoratuko duzue Espainiako errege zenak, eta orain iheslari bihurtu den gizon horrek berak, behin hartan erabili zuela.

Eta ordutik, babes antinuklea­rra bailitzan, bizitza guztirako balioko ziolakoan, ez zaio okurritu berriz erabiltzea sikiera. Hauei ere jaiotzez datorkie errugabeta­sunaren pribilegio­a. Agian antzinako erregimene­tik hainbeste urrundu ez garenaren seinale asko ari naiz jasotzen denbora tarte txikian. Bastillara­ko bidea nondik den galdetuko nuke orain, eta berau hartuta, Frantziako Iraultzare­n indarra erabili erregimen zaharkitu bezain ulertezin honekin amaitu eta gauza pare bat aldatzeko. Beti izango nuke gainera azkeneko kartutxo horren aukera, eta Voltaire eta Sadeko markesak partekatu zuten patua neroni egokituz gero, onartu, barkamena eskatu eta diruz leundu. Tira, agian azkenekoti­k ezingo nuke gehiegi arindu, baina borondate ona jarrita ere asmoak zuritzen ditugunez, ez dut intentzio txarrik azaldu, eta gaizki esandakoak barkatu. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain