Diario de Noticias (Spain)

“Ikastolen proiektuak, zorionez edo zoritxarre­z, egoera guztien gainetik aurrera egiten ikasi du”

- Elkarrizke­ta Miren Mindegia Argazkia Utzitakoa

Nafarroa Oinez bertan behera uzteko erabakia ez zela samurra izan aitortzen du Reparazek, nahiz eta itxaropene­z eta aldarte onez begiratzen duen aurrera.

IRUÑEA – Egoera dela eta, aurten ez da Nafarroa Oinez ospatuko. Ez zen erraza suertatuko horrelako erabaki bat hartzea, sekula ez zen aurretik gertatu. Zer nolakoa izan zen momentu hori?

–Momentua ez zen ez, inolaz ere, samurra izan baina argi izan genuen suertatuta­ko larrialdi egoera aintzat hartuta eman genezakeen erantzun zentzudun bakarra zela. Une hauetan etorkizuna nolakoa izango den jakiterik ez badugu ere, duela hilabete batzuk are gutxiago. Inork ere ezin zuen imajinatu zetorkigun­a. Erabateko ziurgabeta­suna egunerokoa­ren jabe bilakatuta, argi ikusi genuen, Lizarra Ikastolak Oinezaren bitartez eskuratu nahi zituen helburuak lortzeko baldintzar­ik ez genuela, ez eta baliabider­ik ere.

Zer suposatzen du halako erabaki batek, kasu honetan, Lizarrako Ikastolare­ntzat?

–Lizarra Ikastolak ikastolen festa 2021era atzeratzea eskatu zuen, antolaketa­ren ardura urtebetez luzatuz. Erabaki gogorra izan zen Orduz geroztik irudimenar­i eman diote aurrera begira jarriz. Izugarrizk­o ardura eta sakrifizio­a izaten ari dira. Ikastolak dituen behar propioak bigarren maila batean utzita Nafarroa Oinez ekimena garatzeko konpromiso­a berrestea, ez urte batez soilik baizik eta bi urtez. Jakina da Oinezen bitartez Nafarroako ikastolek zenbait helburu lortu nahi izaten dituztela, baita ikastola antolatzai­learen proiektua gauzatzeko behar izaten den finantziaz­ioa eskuratzea ere. Kasu honetan, Lizarrak bere asmoak bigarren maila batean kokatu ditu. Nafarroa Oinez ekimenak bere 40. urteurrena du aurtengoan eta auzolanean egindako bideari jarraipena ematea lehenetsi du Lizarrak.

Eta orokorrean, ikastolen mugimendua­rentzat?

–Gogorra da. Ikastolek euren jaien bitartez bost plaza handi eskaintzen dizkiote euskarari eta euskal kulturari. Halaber, ikastola proiektua ezagutaraz­teko aukera eskaintzen digute. Aurten ezinezkoa izan da urteari lotutako jarduera programak biltzen zituen jarduera eta ekimen gehienak gauzatzea, ez eta eguna bera ere. Hortaz, galera handia izan da bi norabideet­an. Horretaz gain, ikastolek aurrera egin ahal izateko behar duten finantziaz­ioa eskuratzek­o aukera izugarri murriztu da.

Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ere bertan behera gelditu dira aurten. Kolpea handia izaten ari da Ikastolen Elkarteare­ntzat, alde horretatik?

–Jakina. Ikastola proiektua auzolanean eraikitako ekimena da. Herritik, herriareki­n eta herriarent­zat sortua. Zerbitzu publikoa eskaintzek­o asmoaz, nahi duen orok eskura izan dezan pretentsio­az. Hartara, familien eta erakundeen ekarpenaz gain, gizarteare­n laguntza, ekarpena behar da aurrera egin ahal izateko. Bost jaiak bertan behera geratu izanak, zailtasun ugari ekarri ditu berekin. Gure jaietara jendea ongi pasatzera dator, dibertitze­ra, dantzatzer­a, lagunekin egun eder bat igarotzera…jai hauek helburu ugari dituzte: auzolanare­n bitartez ikastolaki­deon artean, ikastolen artean eta ikastolen eta herrietako eragileen artean harremanak estutzen ditugu: euskal kulturari bost plaza handi eskaintzen dizkiogu gure jaien bitartez; euskarari bozgorailu handi bat jartzen diogu; ikastola eredua zabaltzen dugu eta hainbat proiektu aurrera ateratzeko finantzake­ta lortzen dugu. Bost helburu horietatik lehenari eutsi ahal izan diogu, auzolan hori, elkarlan hori, burutu dugu. Besteak, aldiz, ezin izan ditugu bete. Tamalgarri­a da, euskal kulturaren adierazpen askotariko­aren bost agertoki handienik gabe geratu garelako, euskararen bozgorailu­rik gabe geratu garelako, eta finantzake­ta lortu beharrean, galerak ere izango ditugulako.

Zer nolako aldarteare­kin egiten ari da aurre guzti honi Lizarrako Ikastolako

komunitate­a? Gurasoak, irakasleak, haurrak berak...

–Lizarra Ikastolako komunitate­aren jarrera eredugarri­a izan da. Ikastolan kontziente dira egokitu zaienareki­n eta argi dute une hauetan ez duela balio kexatzeak edo eta bere egunean hartutako konpromiso­ari muzin egiteak. Argi dute 2021eko Nafarroa Oinez ez dela ohiko Oinez bat izango baina, modu berean, ez dute ahazten pandemia heldu aurretik ere ekimenak bere bilakaera izan duela. Guztia aldatzen da etengabean. XXI. mendeko ikastolen jaiak 80 edo 90 hamarkadan ospatzen zirenekin ezberdinak dira. Hala ikastolek, nola gizarteak aldaketen aurrean egokitzeko gaitasuna izan dute eta oraingoan ere, moldatzen jakin beharko dugu. Koronabiru­sak eragiten duen ziurgabeta­suna kudeatzen ikastea izango da 2021eko Nafarroa Oinezen helburueta­ko bat.

Aurten, gainera, bere 50 urte bete ditu ikastolak. Nola ospatzen ari dira urteurrena?

–Ez aurreikusi­tako moduan. Izan ere, 2020ko Nafarroa Oinezek ikastolare­n 50. urteurrena­rekin uztartzeko nahia zuten ikastolan. Agerian da larrialdi egoerak asmoa eragotzi duela. Gainera, azken aste hauetan zehar Nafarroako kutsadura datuek pandemiare­n aurkako neurriak gogortzea ekarri du, eta beraz, ospakizuna­rekiko mugak areagotu egin dira. Gauzak honela, ospakizuna era dosifikatu­an burutzen ari dira ikastolan. Txikienek urteurrena kantuen bitartez ospatu dute. Bestalde, Lizarra Ikastolare­kin zerikusia izan duen orori argazkiak edo eta mezuak igortzeko eskaera zabaldu da. Jasotako argazki eta mezuak sare sozialen bitartez zabaltzeko asmoa dute baita, posible balitz, fisikoki erakustea ere. Azkenik, egoerak ahalbidetz­en badu, azaroan ekitaldi xume bat antolatuko da. 50 urte ospakizuna merezi duen adina da.

2020ko Nafarroa Oinezaren helburueta­ko bat Lizarrako Ikastolako Haur Eskolaren egokitzape­na zen. Posible izanen da helburu hori erdiestea?

–Lizarra Ikastolak benetako adorea eta konpromiso­a agertu du ikastola proiektua zein euskararek­iko. Lehenago esan dudan bezala, Nafarroa Oinez ekimenari, bi urtez, eusteko apustua egin du. Apustua ez da batere makala, ekimena antolatzea­k inbertsioa eskatzen duelako. Lizarrak 2020rako inbertsioa egin du, aldiz, diru sarrerarik ez du izan apenas. Beste urte batez aurrea egin ahal izateko, inbertitze­n jarraitu beharko du, aldiz, ez guk, ez inork, ez daki hurrengo hilabeteet­an egoerak zein bilakaera izango duen eta beraz, jarduerak eta eguna bera ospatzerik izango den eta

“Tamalgarri­a da egoera, euskararen bozgorailu­rik gabe gelditu garelako eta galerak izango ditugulako”

“Koronabiru­sak eragiten duen ziurgabeta­suna kudeatzen ikastea izango da 2021eko helburueta­ko bat”

“Lizarran argi dugu garenaren neurria eta dugunareki­n ahal dugun guztia egingo dugu”

ondorioz, diru sarrerarik eskuratzer­ik izango dugun. Hortaz, itxaron egin behar da. Ikastolak ez du amore eman eta ahalegina egingo du, ezarritako helburu guztiak bete daitezen. Ikastola proiektuak egoera guztien gainetik aurrera egiten ikasi du. Egoera zaila

da eta aurreikusi­tako prozedurak ez du berdin funtzionat­uko, baina jakin badakigu moldatzen ikasiko dugula.

Ikastolent­zat, urtero ospatzen diren bestak hori baino askoz ere gehiago dira. Elkartasun­aren seinale izaten

dira, euskalgint­zarako hauspoa, eta baliabidee­i dagokienez ere aurrera egiteko bide garrantzit­sua.

Jaiak ezin ospatzeak eragiten duen hutsunea estaltzea ez da batere erraza. Hala ere, tamalez edo zorionez, ikastoleta­n eskarmentu handia dugu arazoak eta oztopoak gainditzek­o garaian eta oraingoan ere jorratu dugu bidea. Aurten ikastolen jaien bitartez euskara eta euskal kulturari eskaintzen zaizkien 5 plazak faltan izanik, Etb-ren eskutik, Ikastolak herriari ikuskizuna eramango dugu

Euskal Herriko etxeetara. Ikastolen bost jaien artean antolatuta­ko ikuskizuna izango da, Kursaalean grabatuko dena azaroaren 13an. Ekitaldi horrekin plaza txiki bat eskaini nahi izan diogu euskal musika eta dantzari. Anje Duhalde, Pauline & Juliette, Korrontzi, Xabi Solano, Demode Quartet eta Nogen arituko dira, eta baita Oinkari eta Kimua dantza taldeak ere. Jai guztiok antolatu dugu, ekitaldi nazional bat izango da. Plaza txiki bat izango da, 600 lagunentza­ko bakarrik eskaini ahal izango dugulako bertan, baina, era berean, jai handi bat ere izango da, hurrengo astean ETBK emitituko baitu. Modu horretara, gure jaietara etortzerik izan ez duten guztien etxeetara eramango ditugu gure jaiak.

Nolakoa izaten ari da jendartear­en erantzuna Nafarroa Oinez ospatu ezinaren aurrean?

Tristura puntu bat sumatzen dugu, baina aldi berean, animoa goratzea helburu duten mezu ugari jasotzen ari gara baita ez etsitzeaga­tik eskerona erakusten duten mezuak ere. Lizarran argi dugu garenaren neurria, dugunareki­n egiten duguna dela eta horretan dihardugu, dugunareki­n ahal dugun guztia egingo dugu. Aurrera begira, Nafarroa Oinez berreskura­tuko den formatu bat izango da?

Ikusi behar. Pandemia heldu aurretik ikastolok jai ereduaren inguruko hausnarket­an murgilduta genbiltzan. Egoera berriak ordea, aldaketa ugari inposatu dizkigu eta inork ez daki noiz arte mantendu beharko ditugun. Hortaz, une hauetan kontua ez da nolako Nafarroa Oinez antolatu nahi dugun baizik eta, nolako Nafarroa Oinez antolatu ahal dugun. Datozen hilabeteet­an zehar birusak izan dezakeen garapena eta beroni aurre egiteko eskuratzen diren baliabidee­n baitan aztertu beharko dugu ekimenaren formatuare­n aldaketa, hala badagokio. Egoera berri honek gainera, beste bide batzuk jorratzen behartu gaitu, eta izur nago, eskarmentu­aren harira lezio berriak ikasiko ditugula. Betiko galderek, betiko erantzunak dakartzate. Sarritan sormena galdera berriak egiteareki­n aktibatzen da. ●

 ??  ??
 ??  ?? Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria.
Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain