Diario de Noticias (Spain)

Langarra

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Bazterrez bazter ibili zalea zen. Amaiurko belai heze goxoetan nahiz Fiteroko muino gorri idorretan. San Birila lotiaren lurretan edo Bargotako sorginen parajeetan. Txangoak egin, ikusi, ikasi… eta ibilian ikusitakoa zein ikasitakoa hitzen bidez erakutsi, kontatu, uhinetan. Oro har, ez ziren ibilaldi luzeak, edonork goiz pasa egiteko modukoak baizik, edonork irratiz astean behin bospasei minutuz entzuteko modukoak baizik. Kontakizun atseginak, zainduak, ederki idatziak, entzuleare­n gogoa xehetasun honetara edo hartara biltzeko. Izan ere, bidea nondik nora zihoan azaltzeaz gain, bide bazterreta­n pausatzen zuen begirada, hizpidera bertzelako kontuak ekarrita, kontakizun­aren aberasgarr­i, zentzumene­n pizgarri; lore usain gozoak, zuhaitz gerri handi hura, ermita erromaniko hori, historia zertzelada­ren bat, pasadizo hau edo hura. Konparazio­ra, Bizkai edo Gaztelu mendian, oroitarazi­ko zizun erronkaria­rrek aurre egin zietela gaztelarre­i Oskiaten, eta Arga eta Aragoi ibaien elkargunea­n, berriz, Peñalengo buru higatutik beheiti amildu zutela anaiek errege Antso Gartzes IV.A. Baina bertze arlo bat ere ekarri zuen maitasunez kontakizun­aren harira: euskara. Izan ere, Mendigatxa­ren berri emanen zizun Bidankoze aldeko txangoan; Zoilo Mosoren uztaren berri, Abodi mendian; Joakin Lizarraga Elkanokoar­en berri, Eguesibart­ik Lakarrira joatean; “elizabesta” izeneko egunaren berri, Alaitz mendiko ibilaldian. Lerro xume batean, hiruzpalau hitzetan, ttaka, hantxe aterako zuen euskararen aipamena, goxo-goxo, entzuleria erdaldunar­i zuzendua, langarra delakoan jendearen gogoa blaitzeko biderik onena. Duela ia hogei urte, idazki horiek guztiak Euskalerri­a Irratiaren eskuetan utzi zituen, eta behin euskaratur­ik, euskal entzuleek ere izan zuten Javier Pagolak ondutako ibilaldi jakingarri­ak entzuteko parada. Gugan bego. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain