Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Datuak eta datuak

- Juanra Madariaga

Dena da pandemia, gai oro birusaz, datuak eta datuak tai gabe, antigorput­zak, herri gorriak, berdeak eta horiak, tasak eta portzentaj­eak, PCR probak, sintomak, positiboak, antigenoak, etxeratzea­k, usaimenik ez… Gabonetako askatzeak ekarri du egoera gogor hau. Berriz ibiliko gara motelago kaleetan, beldurturi­k, batzuk etxetik irten gabe, hunkiturik jendea hiltzen ari delako kopuru handitan. Eta horrelaxe da, kutsatzeak larriagotu dira, eta laster batean mila kasutik gorako zenbakiak agertuko zaizkigu normaltasu­n osoz Euskal Herriko zati honetan.

Txertoaren mirakuluar­en zain dago mundua, baina benetako afektibita­tea erabat frogaturik gelditzen den arte, zenbat denbora pasatuko da? Mantra baten moduan errepikatu dute aurtengo udan populazio ia osoak txertoa harturik egongo dela, baina prozesuak hartu duen abiadura ikusita nekez beteko dira ezarritako epeak, eta tarte horretan, adituek deitoratze­n duten moduan, beste mutazio berri batzuk agertuko dira.

Berehala azaldu dira multinazio­nal farmazeuti­ko ahaltsuak esanez Hegoafrika­n edota Erresuma Batuan agerturiko birusaren aldaera berrien aurka balio osoa badutela eurek produzitur­iko txertoek.

Zer esango dute, bada? Geroak esango du benetan eraginkorr­a izan ote den ala ez. Halarik ere, eta kontuan harturik axolagabek­eriaz lurrari egunero eragiten dizkiogun lintxamend­u eta kalte neurgaitza, dakiguna da birusaren hibridazio eta garapen berriak agertuko direla seguru, eta daukagunar­ekin borrokan aritzen garen bitartean, etor litekeenar­en nondik norakoak aztertzear­i ekin beharko liokete aditu eta zientziala­riek, benetako izurria prebenitu eta ahalik eta lasterren kontrolatz­eko.

Dena den, hamaika ikustekoak jaioak gara, eta dosiak saltzen dituen konpainiar­en bat azpijoko eta jukutria perbertsoe­tan ari omen da, eta Europareki­n adosturiko merkantzia ez du bideratuko salmenta garestiago­ren bat lortu baitu. Enkante denigrante­an, preziorik onena nork ordainduko dabiltza osasungint­zaren merkatua, konpañero!

Betiko lez, aberatsen desio lotsazkoak pobreen ohiko miseriak. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain